 |
Abereakaz ere erruki
Mandatari ninjoala
Irten zait bidera,
Etxadi baten ondoan
Txakurtxu polita.
Gorputza eukan beltza berak
Ankatxuk gorrizkak,
Sudur gañean lau begi
Bi beltz ta bi ori.
Ogei oinkada enitun
Oraindik emanak,
Eta itzuli eraz nute
Antziri samiñak.
Txakur onginaitsuari
Gazte anker utsak,
Arrikada gogor batez
Ausi dioz azurrak.
Eta txakurtxua antziriz
Etxerantza doya,
Lurren narraz daramala
Iztar apurtua.
Aberekaz ere erruki
Badio Jainkoak,
Aberekaz orren anker
Zergaitik gizonak?
Ankertasunez aberek
Minduten ditunak,
Etor daikez sinistera
Ludian eurentzat
Pizti edo abereak
Direla guztiak.
Ondarrabi, 1924
|
 |