www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Txindor-egadak
Alejandro Bilbao, «Erramun Maruri»
1964

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Txingor egadak, Maruri'tar Erramun. Graf. Izarra, 1964

 

 

aurrekoa hurrengoa

Ondarrabiko semeak

 

Biotz gañean

Ondarrabia,

Dalako erri

Zoragarria,

Atsegiñezko

Baratz ederra,

Maitetasunez

Jainkok egiña.

 

Ondarrabiko semeak

Gudari pizkor gurenak,

Buruz eskuz ta bularrez

Erri zaituten dutenak.

 

Atsegiñezko baratza

Jainkoak guri emana,

Bidasoaren ertzean

Zoragarria dagona.

 

Erria erpintxo baten

Aldamenen itsasoa,

Zelai eder loretsuak

Betiro alai ondartza.

 

Beti alai zoriontsu

Ondarrabiko semeri,

Ludi ontako egunak

Derizkioz gutxiegi.

 

 

Sugeak maiz nai izan du

Baratz onegaz jabetu,

Baño Ondarrabiko semeak

Egin dio galeraztu.

 

 

Ondarrabia lakorik

Iñon be ez uri ederrik,

Gau ta egun zoriona

Jarioka dagoanik.

 

                        Ondarrabi, 1925

 

aurrekoa hurrengoa