www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Txindor-egadak
Alejandro Bilbao, «Erramun Maruri»
1964

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Txingor egadak, Maruri'tar Erramun. Graf. Izarra, 1964

 

 

aurrekoa hurrengoa

Aitona ta udaberria

 

Izadia udaberrian

Egiten dala poztu,

Baña urtetik urtera ni

Egiten naiz gogortu.

 

Beti udaberri-kiman

Egiten naiz ni poztu,

Baña urten astunak dagit

Geyegi poza neurtu.

 

Ume banintza, Oi poza!

Gazte banintza ametsa,

Ez naiz bata ez bestea

Aiton zar bat ezpada.

 

Agur dagizut zoruna

Agur udaberria,

Sar gabe neure atetik

Zoazte-ta aurrera.

 

                        Ondarrabi, 1928

 

aurrekoa hurrengoa