 |
Bizitza
Nik egun batean
Ezer nintzala,
Uste izan munduan
Askok bezela.
Baño bai zera, gaur
Ezer bagera,
Biar ezereza
Besterik ez gera.
Itzala edo keia
Argi dizdira,
Dana dala ere
Gauz igeskorra.
Ziriez auxek dala
Geran guztia,
Gaur ezer bagera
Biar ezereza.
Ondarrabi, 1927
|
 |