Txindor-egadak Alejandro Bilbao, «Erramun Maruri» 1964 [liburua osorik RTF formatuan] [inprimitzeko bertsioa PDFn] [Literaturaren Zubitegia]
Iturria: Txingor egadak, Maruri'tar Erramun. Graf. Izarra, 1964
Begindu
Batera izan-eta
Bestera begindu,
Maiz egiten dala
Ludian gertatu.
Augaitik ludia
Gaur dabil ain estu
Legea non dagon
Ezin dala asmatu.
Baño lege gabe
Nork bidez agindu?
Indarra eginda
Beragaz jabetu.
Ondarrabi, 1927