www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Txindor-egadak
Alejandro Bilbao, «Erramun Maruri»
1964

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Txingor egadak, Maruri'tar Erramun. Graf. Izarra, 1964

 

 

aurrekoa hurrengoa

Ijitoa

 

Donoki goyan

Ta lurra bean,

Mundu onetan

Gelditu nintzan.

 

Baño auarren

Nik ez negarrik,

Artzen badakit

Dagon lekutik.

 

Gaur gosea-ta

Biar olloa,

Kartzelan sarri

Egon bearra.

 

Guztik oinpentzen

Dute ijitoa,

Ta guztin lepotik

Bizi naizela.

 

      * * *

 

Orriak zenbat

Pikuak ainbat

Ematen ditu

Piku-zuaitzak.

 

Ta itz bakoitzean

Gezur ederra,

Ijitok guri

Sartzen digula.

 

                        Ondarrabi, 1928

 

aurrekoa hurrengoa