www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Txindor-egadak
Alejandro Bilbao, «Erramun Maruri»
1964

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Txingor egadak, Maruri'tar Erramun. Graf. Izarra, 1964

 

 

aurrekoa hurrengoa

Belendik

 

Gaur goitik betik

Alde guztitik,

Argi diztiak

Joten nu goiztik.

 

Baño badakik

Datorren nondik,

Jesus jayota

Dator Belendik.

 

Belenen dago

Ume Jainkoa,

Bene benetan

Maitagarria.

 

Eman zidala

Berak bizia,

Oin nai dit eman

Bizi-iraunpena.

 

Ortarakoxe

Ein da txikia,

Ni egiteko

Zeru-jabea.

 

Bizi naitean

Zeru-zorunan,

Beti betiko

Atsegiñetan.

 

Belenen dago

Ume txikia,

Neure biotzan

Alaitasuna.

 

Oi Belen, Belen

Zoriontsua,

Ume Jesusen

Jayoterria.

 

Oaingoan beintzat

Izan zaitea,

Neureganako

Mandataria.

 

Esan zayozu

Ume Jesusi,

Maite detala

Biotz guztiti.

 

                        Ondarrabi, 1927

 

aurrekoa hurrengoa