www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Txindor-egadak
Alejandro Bilbao, «Erramun Maruri»
1964

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Txingor egadak, Maruri'tar Erramun. Graf. Izarra, 1964

 

 

aurrekoa hurrengoa

Txindorra

 

Txindorra dauka izena

Bizkaiko lurean

Eta txantxangorria

Gipuzko aldian

Txoririk apalena

Txorien artean

Augaitik sarri jausten

Katuen erpean.

 

Bularra gorri dauka

Maitasun itxuran

Umek gordetzen ditu

Era samurrean,

Ume gañean etzanda

Beraxen kabian

An dago jausiarte

Etxayen eskuan.

 

Bere abesti bada

Goxo begikoa

Beraren ordu dala

Ordurik onena,

Izotz edo edurrez

Dardaraz gaudela

Entzun oi degu sarri

Beronen doñua.

 

Adar mean jarri-ta.

Kantari dagola

Txiruliu bakoitzean

Noiz lertu paparra,

Maitatzen ez duanak

Txoritxo maitena

Ez du inoiz maitatuko

Maitagarri dana.

 

Garbitu omen zuan

Bein gurutze deuna

Betiko atzindurik

Txepetxaren lana,

Ta ez omen du artu

Oraindik saria

Txoriño begikoa

Badaba ordua.

 

Laster bilduko dira

Iparreko landan

Eusko txori guztiak

Batzar nagusian,

Ama andre autatzeko

Guztien begian

Lasai egon daitezen

Aren babesean.

 

Auteskunde orretan

Zuzentzarik dala

Autatuko dutela

Amatzat txindorra,

Txori guztin artean

Alerik ez dala

Onek ain maitasunik

Biotzean daukala.

 

Gernikako arbola

Asi da sentitzen

Bere sustrai barrean

Zelan dan bizitzen,

Muiña dator gorata

Badijo loratzen

Euskera zale guztik

An bildu daitezen.

 

Batzarrak egiteko

Aspaldikon ordez

Okerrak zuzentzeko

Zuzentzak egiñez,

Ta onak saritzeko

Eskuak zabalez

Anditatik asi-ta

Txikik aztu gabez.

 

Datorrenean txanda

Txorik saritzeko

Batzarrak bilduko du

Txindorra gorengo,

Aritz-abar ederrez

Auxek sarituko

Guztin aurren omenduz

Beti betirako.

 

Gizaldiak joan-eta

Gizaldik etorri

Suak kiskaliko du

Mundu eder ori,

Bakarrik parkatuaz

Txindor begikori

Beti ibili dedin

Itunen pozgarri.

 

                        Ondarrabi, 1924

 

aurrekoa hurrengoa