www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Txindor-egadak
Alejandro Bilbao, «Erramun Maruri»
1964

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Txingor egadak, Maruri'tar Erramun. Graf. Izarra, 1964

 

 

aurrekoa hurrengoa

Artzaya nagusi

 

Nik maitatutzen badet

Artzayan bizitza,

Maitatutzen detala

Dalako azkea.

 

Makilla dauka eskun

Artzayak mendian,

Azkatasun zoruna

Bere biotzean.

 

Kantari ezpadago

Txistulari dago,

Jezarrita arrigañen

Arranetan bapo.

 

Gañen inor ez dauka

Ezer agintzeko,

Bere azkatasuna

Ondo gorde dago.

 

Zelai mendi ibarretan

Bera da nagusi,

Mendeko dituala

Gure beste ardi.

 

Beraren errintzia

Irrintzi alaya,

Benetan bai dalako

Zorun igalia.

 

                        Ondarrabi, 1927

 

aurrekoa hurrengoa