Gizon bulartsua
Gizon artean gizon abilla
Gure dabenak arkitu,
Larazabal'dar Lorentzo jaunaz
Egin dedilla oroitu.
Milla ta zortzireun eta seian
Marurin zan munduratu,
Amalau urtez Kuba bidea
Asmoz beterik zun artu.
Eskola gitxi diru gitxioz
Ontzi andira gidatu,
Sukalden bear gogoz eginda
Ontzi txartela ordaindu.
Sorpen bururik ikusi gabe
Kuba lurrera zan eldu,
Ta bein bertaratu zan ezkero
Argin peoitzan moldatu.
Peoitza utzirik argintzan sartu
Ikasten beti sayatu,
Egun guztiko izerdi guztiak
A ezin zuan kukuldu.
Egunaz bear gabaz ikasten
Laster ein zan bera maisu,
Argin artean onek bestean
Iñork bururik jaso ez du.
Liburu bidez maisu gaberik
Jakituriaz jabetu,
Augaitik notarioak
Lendakari dabe autatu.
Ango ikastek ango bideak
Beraxek dabe Iturburu,
Augaitik beti Kuba guztiak
Egiten daula maitatu.
Buru argia biotza andia
Giza errukiz gaiñeztu,
Amaika bider berak ein dio
Gaxori esku luzatu.
Arren biotza zuzen bidean
Nekez iñork ere goitu,
Onen antzeko gizon bearrez
Dagola gaur gure mundu.
Izurri baltza bere denporan
Bein ta berriz zan zabaldu,
Kuba guztiko zeru ederra
Eginik sendo baltzitu.
Zerua baltz ta lurrean minez
Gizon guztiak sotintzu
Izurri piztik egin zulako
Negar t'erio zabaldu.
Izurri arren igesi gabe
Jauregi atek zabaldu,
Errukigarrin negar malkoak
Sarri eginik leortu.
Berau bestean errukitsurik
Nekez egingo da agertu,
Erri-zoruna egitearen
Ein zalako alegindu.
Aintza ta aintza zuri Lorentzo
Biotz beroz dagit oyu,
Zu lako gizonik ludi onetan
Ez dala sarri agertu.
Armintza, 1960
|