 |
Txiribiri
Txiribiri eder
Ego andi ori,
Nundik etorri aiz
Guztion pozgarri?
Zarrak kendu gabe
Ume ta mutiko,
Guztiek daudela
Berauxe begiko.
Txiribiri bizi
Ego eder duna,
jira bira dabil
Loretik lorera.
Zuria danean
Dana da dizdira,
Gorrizke danean
Ain dala polita.
Ta beltza danean
Ez dirudi beltza,
Jario daukala
Beltzaren dizdira.
Auarren baditu
Ume galgarriak,
Lore ta landare
Ondatzen daitunak.
Nekazariak dakus
Dana samindurik,
Soloan arbiak
Ondoriño janik.
Eta lipo pillak
Ortzak zorrozturik,
Lanerako gertu
Lo-xusta egiñik.
Noren ume dira
Zomorro gosetik,
Soloan direla
Pizti ain galgarrik?
Txiribiriaren
Umedia dira,
Soloan dakusan
Zomorro izuria.
Ludi onetantxe
Au sarri gertatzen,
Bat irudi-eta
Beste bat izaten.
Ondarrabi, 1926
|
 |