Il da!
1930-III-29'an «Argia»n argitaldua.
Batzuek iltzen guztiok gaxotzen
Ontantxek goaz guztiok abitzen,
Baño urrutizkiñak gaur nau minduten
Berri beltzagaz naula zauritzen.
Zubigar Jauna gaur goizean il da
Esan dit eta ixildu egin da,
Baño ni ezin ezin naiz ixildu
Galdu zaitenen Zubigar Jauna.
Lagun onena lagunik zintzona
Mundu guztintzat izan bera,
Ta andia bazeukan irudimena
Andiagoa zeukan biotza.
Ta miñaren miñez gorpu aurrean
Egin nai banun otoitz samurra,
Negar malkoak egin didate
Elkar arturik lutu mingaiña.
Euskaldun sinisdun esan oi bada
Onegaitik esan daitekela,
Otoitz garbiak eta siñezkorrak
Bere otoitzak beti zirela.
Eusko-Maitagarri mutua dago
Antziz ezik ezin du abestu,
Olerkari bikaiña zan semea
Egin zayo-ta betiko ixildu.
Ondarrabi, 1930
|