Autarki-dirua
Iñaki gizon zintzo ta eliztarra
Benetako euskalduna,
Autarki saldu eragin diote ta
Orra oin illun-artega.
Kistarra ta euskaldun utsa izatea zan
Beti aren ikurriña,
Ta ikurrin onegaz leyal izatea
Zan beti bere ametsa.
Nikasio autarkierosle billauak
Nekau arte ekin ondoan,
Ezin erosi iñolaz aren autarki
Auteskunde aroetan.
Azken auteskundietan Nikasiok
Gizon maltzurren antzera,
Lenagoko bidek utzirik egin du
Asmatu bide berria.
Baratz deuneko sugearen antzera
Erakutsiaz diru pilla,
Iñakiren emaztea atzipetuta
Iritxi du autarkia.
Iñakiren emaztea artega dabil
Egun bat eta bestean,
Nikasiori autarki ematera
Senarra ekarartean.
Eta ia azpertua egoanean
Eta usterik ezaukala,
Nikasiori autarki ematera
Ekar ei zuan onela.
Bein autarki ordez eskeiñiko diruz
Senarrari itza dagio,
Ta senarrak oinazpin zapalduteko
Ori da ona darautzo.
Geure ta umen zapatetan joango da
Autarki diru ori-ta,
Oingoan Nikasiori emayozu
Neuregaitik autarkia.
Olako irtereak eder egin dio
Gure Iñaki zintzoari,
Ta ordu txarren eman zion berak
Autarki Nikasiori.
Autarki diruagaz zapata pilla
Erosi du emazteak,
Eta urrengo jayan urira dijo
An gozatzeko asmoan.
Egun oso osoa sendo azperturik
Urian igaro ondoan,
Gauen Iñaki etxeratu zanean
Txantxetako ezegoan.
Autarki-diruz erosko gauzak dio
Ez dira deuz ezetako,
Oinazpian zapalduta ere oiña
Erreko dizuelako.
Ta kendurik oiñetakoak len-bai-len
Bota zituan urruti,
Zin egiñik autarkia ez saltzeko
Bere bizian iñori.
Ondarrabi, 1924
|