www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Txindor-egadak
Alejandro Bilbao, «Erramun Maruri»
1964

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Txingor egadak, Maruri'tar Erramun. Graf. Izarra, 1964

 

 

aurrekoa hurrengoa

Umezurtza

 

Umezurtza naiz

Gau ta egun

Ama bearren

Egonarren ni

Ez det amarik.

 

Ez arrebarik

Edo anairik,

Aita lanean

Urian olan

Eta etxean

Neuxek bakarrik

Gaxo gaxorik

Itun itunik.

 

Gudaria naiz

Bortxa legean

Eraile nabil

Lur arrotzean.

 

Ala bearrez

Eraso baten

Zauritu naute

Egozkai zauriz.

 

Neure oiñazen

Besteren gisa,

Ene amatxo

Oyuka nabil.

 

Baño ludian

Nik ez amarik,

Nire oyuak

Danak alperrik.

 

Zauritu naiz-ta

Gaxoen gisa,

Biali naute

Neurexe etxera.

 

Baño etxean

Neuretzat dago

Bakardadea,

Iñor gabea,

Erio leku

Eriotarte

Beraxe baño

Larriagoa.

 

Ludi onetan

Itun bizi da

Ama gabeko

Seme gaxoa.

 

Neure gelatik

Oitik bertatik,

Leyotik atan

Iñoiz dakust nik

Txoriñotxua

Abes abeska

Pozez beterik.

 

Itun bada be

Bizi nai ta ezin,

Ene zoria

Zoazkit urrun.

 

                        Ondarrabi, 1925

 

aurrekoa hurrengoa