 |
Eguberri
Gaur da Yosuren eguna
Gaur da Eguberri
Gaur Jainkoaren semea
Dala yayoberri.
Gaur egin dira pakeak
Belenen ederki,
Ume Yosuk ordainduta
Zor guzi Jainkori.
Jainko ta gizon artean
Emendik aurrera,
Izango dira pakeak
Senide baidira.
Gaur Jainkoan errukiak
Senda du gizona,
Emanaz bere semea
Osasun-mamia.
Eguberri egun dala
Egun oroikorra,
Errukin erruki gañezka
Yosuk damaguna.
Ondarrabi, 1927
|
 |