www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Txindor-egadak
Alejandro Bilbao, «Erramun Maruri»
1964

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Txingor egadak, Maruri'tar Erramun. Graf. Izarra, 1964

 

 

aurrekoa hurrengoa

Astoaren espak

 

Garagarrak atera ondoan

Ona zer edestu didan,

Asto eder batek arestian

Ariztiko gerizpean.

 

Antxiñeko denpora maiteak

Beti zaituztet gogoan,

Zuek lakorik ez da agertzen

Berriz iñundik ludian.

 

Orduan nagusia ni nintzan

Abere guztin artean,

Oraindik zuzentasun izpia

Egoalako ludian.

 

Orduan ni nintzan jakintsua

Ni ere aintzaz betea,

Ezta-baida gogorren aintz ori

Neukan nik irabazia.

 

Itz jario ta makillazua

Arrazoi guzti zitula,

Aldun jakintsu Balan igarle

Nuan nik nere etsaya.

 

Azkenean beartu ninduan

Neure istillun mintzatzera,

Ta nik bakarrik itz bat esanaz

Goitu nuan jakintsua.

 

Ain garrantzitsua izan zalako

Orduko neure gurenda

Idazti Deunen idatzi, dago

Idazle dala Jainkoa.

 

Ordun bakaldunak ezeukaten

Abere maiteagorik,

Ez da be ukulluko astoa besten

Aintzat artuko gizonik.

 

Neure bizkar gañen irozturik

Zijozan guda lekura,

Ta gudakuntzan iroztu bear

Nik gudarien kemena.

 

Neure gañen itzultzen ziran

Guda irabazi ondoan,

Aintza tartean txalok artzeko

Beren erritar aurrean.

 

Ainbeste txalon ezaguturik

Gizonen erokeria,

Belarrik jetziz, maiz ezan nuan

Naiko da Jaunak, naiko da.

 

Zorion-iturri neurtuten zan

Zuzentasun aro artan,

Asto ederrak batek eukirik

Landan edo ukulluan.

 

Jainkok ondo ezagutzen zuan

Nire endakoen kemena,

Euren onez Niniben utzirik

Bein paragarri igarlea.

 

Jainkon semea Jesus maitea

Txiki edo andi zala,

Ezan iñoren gañen eseri

Neure bizkarren ezpada.

 

Ordu istilluan nik eraman ere

Nazaretik Belenera,

Ta istilluan nik eraman ere

Belenetik Ijitora.

 

Erodes ilik kendu zanean

Aurrarentzat arriskua,

Pozaren pozez bizkar gañean

Ekar nun Nazaretera.

 

Abar-iganden berea aintza

Nere gañen zetorrela,

Andi ta txiki gora didarka

Bide ederra egiela.

 

Jerusalengo bide guztian

Didarka ostea beti,

Aintza Jesusi gora Beroni

Aintza Dabiden semeri.

 

Ta abar ta estalkiz apainduko

Bide berdin gabetik,

Omen omentzu neraman Jesus

Jerusalen urira nik.

 

Baña orain ezur eta narru

Narraz nabil ludirik ludi,

Ezezpena ta makillazua

Bertan arturik ugari.

 

                        Muskaria (Tudela), 1926

 

aurrekoa hurrengoa