Josepa Antoni
Kontu zarra
Taberna zale purrukatua
Josepa Antonin senarra,
Garay onean etxeratzea
Ezan arentzat erreza.
Ia amaikak amabitarte
Beti senarra tabernan,
Eta bitartean Josepa Antoni
Bere etxean marmarizan.
Gero senarra zetorrenean
Ordu luzean itzaldi,
Josepa Antonik egiten zion
Senar taberna zaleri.
Baña sartu zayoz biotz-erreak
Berari egun batean,
Bere itzaldik zirela ikusirik
Itzaldik basamortuan.
Ta oldoztuten du bear zuala
Beste bide bat berak artu,
Gure bazuan bere senarra
Iñoiz ikusi zuzendu.
Ta urrengo gauerdian atea
Senarrak jo zionean,
Olan diote erantzun ziola
Abotz zoli garratzean.
Oinarte tabernan egon zera
Ta egon zaitea bertan,
Au ez da ate irikiteko ordu-ta
Zagi biurtu artean.
Ordu beteko senarren deyak
Alperrik izan ei ziran,
Eta senarrak esan ei zion
Itoko zala putzuan.
Zuk lenengo gauz ona egite
Izango leitikelako,
Olangorik egingo dezunik
Ez dizut nik sinistuko.
Ta senarra isil ixilik doia
Bidezigortik putzura,
Ta Josepa Antoni dago ernai
Senarrari begiraka.
Senarrak arantz artean edo
Eskutatu du burua,
Ta arri andiaz putzuan dagi
Berebiziko plastada.
Josepa Antoni bere senarra
Itoten egolakoan,
Asi da ausokori oyuka
Garrazi eta orruan.
Bilduak dira auso guztiak
Txiploi ondoan laisterka,
Ta iñola ezin dute arkitu
Bertan itotzen egona.
Ta iton gorpua billa ta billa
Nekauta itzul zirenean,
Atea itxita arkitu ei zuten
Josepa Antonin etxean.
Eta oyuka asi zirenean
Ate iriki ate iriki,
Josepa Antonin senarrak olan
Erantzun zien eureri.
Zer ate iriki ta zer pola
Ez det nai iriki atea,
Au al da garaya etortzeko
Emakumea etxera?
Ondarrabi, 1924
|