 |
Agur mintsua
Ama gabeko ume gaxoaz
Arkitu naiz gaur bidean,
Agur nai zidan egin gaxoak
Beintzat ala zirudian,
Baña itun-sotiñak ito zien
Agurra arin estarrian.
Zergaitik Jaunoi laja dituzu
Ainbeste umezurtz ludian,
Negar erbesten erbesteturik
Itunez ito-zorian,
Alai ta pozik iñoiz egote
Eragotzerik agian?
Ene Yosu bizitz-eriotzan
Samin samiñez josia,
Samin guztiak guztatu arren
Umezurtz izan gabea,
Saminegia zalako edo
Ama gabe bizitzea.
Ondarrabi, 1928
|
 |