 |
Zeru-bidea
Gazte nintzala
Mendi gañera
Igon nai eta,
Mutiko pillak
Artu genduan
Bide zabala.
Aldapak gora
Bide estutzen
Batzuk nekauta
Bestek etxita
Bidea errez
Askok utzitzen.
Mendi gallurran
Biderik etzan
An bil giñanak
Ze gutxi giñan,
Beste guztiak
Pot ein bidean.
Zeru-bidean
Adibidea
Auxek bai dala,
Samiña baño
Ezin ukatu
Dala egia.
Ondarrabi, 1927
|
 |