www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Txindor-egadak
Alejandro Bilbao, «Erramun Maruri»
1964

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Txingor egadak, Maruri'tar Erramun. Graf. Izarra, 1964

 

 

aurrekoa hurrengoa

Oldozkunak

 

Urretxindorra goyan dago

Txindorran gañetik,

Baño ez dagi inoiz parre

Txindorran lepotik.

 

Gauza asko bakarrik dira

Garrantzi andiko,

Garrantzirik ez daukean

Gizontxuentzako.

 

Gorputzen, urten astunak

Astunak badira,

Uste aldakeran ere

Badute astuna.

 

Amaikatxu arazotan

Esan oi da ludian,

Ezin det esan bearren

Ezinkorra da agian.

 

Nai duanak egotea

Sendo zartzaroan,

Gazte dala bizi bear

Zarraren neurrian.

 

Ezarela disipatzen

Zuk sarri diozu,

Baña upel utsa, ustutzea

Nola zuk nai dezu?

 

                        Ondarrabi, 1928

 

aurrekoa hurrengoa