www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jaunaren hegala
Xabier Iratzeder
1972 -1980

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biziaren olerkia, Iratzeder. Gero, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

NOLA JAKOBE JABOKEN...

 

                (Etor. 32, 23-33)

 

  Nola Jakobe Jaboken

  Gauaz lurrean etzanik,

  Zoin gostuz lokar nindaken

  Ikusiz gauzak barnatik...

 

          * * *

 

  Hedatzen ditu Jainkoak

  Neurrigabeko besoak:

  Diren guziak badauzka

  Betieretik besarka.

 

  Gu Jainkoaren eskuak

  Moldatu eta zainduak

  Zer bakez bake gabiltzan

  Haren Jainkozko eskuan!

 

Ez naiz Jakobe, ez naiz Jaboken

  Bainan zoin gostuz nagoken

  Nola Jakobe Jaboken

  Jainkoari so Beloken.

 

  Gizon-bakeak, haatik,

  Sortu behar du gudutik.

  Bakotxak beraz behar du

  Bai indar egin, bai gudu.

 

  Dena Jaunari egoiki

  Dugun guduka gizonki,

  Baititugu bas-indarrak

  Gutan garraitu beharrak.

 

  Maita bihotzak, begiak,

  Onak, ederrak, argiak;

  Bainan gorago bet; jar

  Zeruko Jauna jaun bakar.

 

Ez naiz Jakobe, ez naiz Jaboken

  Bainan zoin gostuz nagoken

  Nola Jakobe Jaboken

  Jainkoari so Beloken.

 

  Hitz eta gauzez haindian

  Jainkoa bera besarka!

  Eta errotik ereman

  Gauez gaueko borroka!

 

  Lurreko minen sukarrak

  Hertzetaraino mindua,

  Ahal banitu trabatu

  Otoitzaz goiko indarrak

  Ez dadin errauts mundua.

 

  Zerutikako indarren

  Ihurzuriak hazia,

  Ahal banitu sugartu

  Ingurukoak bederen

  Eta euskal-lur guzia.

 

          * * *

 

  Nola Jakobe Jaboken

  Garrait baneza nik Jauna,

  Zer karrarekin noaken

  Jaunaren gizon egina.

 

5-12-76

 

aurrekoa hurrengoa