www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jaunaren hegala
Xabier Iratzeder
1972 -1980

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biziaren olerkia, Iratzeder. Gero, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

NOIZ...BAT?

 

Etsaiari oldartzean Euskaldunak zer gizonak!

Etsaitzean elgarrekin gizonetan itsuenak!

Erdaldunen irringarri ez taldeka egon denak:

Entzun-araz mendiz mendi elgartzeko irrintzinak.

 

Itsasoak Donibanen deus mugarik nihun ez du...

Traben gatik behar dugu batetarat denek bildu.

Larrun gaina, kaskoa xut, hedoietan gora doa...

Bekaizgoaz goragoa noiz dukegu noiz gogoa?

 

Ai gizona zer mundua: zeru-lurrak bezenbat da:

Bere teman gakotua ez dezake deusek alda.

Ahal duen Bakarrari otoitzean denek galda,

Nihork ezin elgartuen elgargoa dezan molda.

 

Naparroa, Naparroa, euskal-lurren ama lurra,

Euskal-seme guziekin noiz zaitugu bat beharra?

Gutartetik zaizkigula beldurra joan eta herra,

Ager dadin azkenean anaitzeko goiz ederra.

 

16-2-79

 

                AIREA: Nik baditut mortuetan...

 

aurrekoa hurrengoa