www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jaunaren hegala
Xabier Iratzeder
1972 -1980

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biziaren olerkia, Iratzeder. Gero, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

DONIBANEKO KARRIKAN...

 

Donibaneko karrikan

        karrika handian,

banindagon maiz leihoan

        ametsak begian.

 

Ibilki ziren karraskan

        karraska gorrian:

Euskal-Herria dirutan

        iretsi nahian.

 

Orduan bizi-bizia

        egin dut nik oihu:

«Handitu-eta Herria

        behar dut salbatu.»

 

            * * *

 

Arrotz jendeak karrikan

        karrika handian,

ibilki ziren karraskan

        karraska gorrian.

 

6-4-75

 

aurrekoa hurrengoa