www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jaunaren hegala
Xabier Iratzeder
1972 -1980

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biziaren olerkia, Iratzeder. Gero, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

EUSKAL-SEMEA

 

Euskal-semea, Kristok    hiltzeraino zaitu

Bertze jendeak oro    bezenbat maitatu.

Noiz behar ote dute    guziek onartu

Euskaldun izaitea    ez dela bekatu.

 

Zuhaur ezin izanez    ez otoi! etsitu,

Ez eta egin herraz    tu egileri tu.

Gorrotoak bihotza    barnez hiltzen baitu,

Laidoen gatik ere    egin beti kantu.

 

«Jende guzien Aita    bai eta gurea,

Euskal-semean ikus    Kristoren eitea.

Gaur ez dezon herrak hil    barnetik barnea,

Emozu goiko indar,    goiko sinestea».

 

Jaunaren eguneko    goizeko izarra

Noiz gutan ote zaiku    argitu beharra?

Harekin baitukegu    Kristoren indarra,

Fedeaz, igortzeko    bihotzetik herra.

 

Gizonetan Izarrak    zer fede dirdira!

Ai, horrek sustatuak    guziak balira!

Euskal-semeak oro,    zerurat begira,

Minez min hel ditela    betiko Herrira.

 

28-1-79

 

                AIREA: Argizari ederra, argi egidazu...

 

aurrekoa hurrengoa