www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jaunaren hegala
Xabier Iratzeder
1972 -1980

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biziaren olerkia, Iratzeder. Gero, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

GORA BIHOTZAK!

 

Egun beltzak Euskal-Herrian

                baititugu denek orai,

argiraino gaitzan ereman

                Kristo baitan gauden anai.

 

Gora bihotzak! Ez ilundu:

                Kristo dugu beti Jainko.

Harek mundua garraitu du

                eta berriz garraituko.

 

Ez gaituzte bertzek hilen gu,

                ez badugu elgar jaten.

Bat egiten balin badugu,

                nor da guri nausituren?

 

Gora bihotzak! Ez ilundu...

 

Gizonentzat hori da zaila:

                guziek bat egitea.

Hortarako eman dezala

                gutan Kristok sinestea.

 

Gora bihotzak! Ez ilundu...

 

Nolaz eman amor elgarri,

                hor ez bada Kristo Jauna.

Ez badugu Kristo lokarri,

                nolaz egin batasuna?

 

Gora bihotzak! Ez ilundu...

                Kristo dugu beti Jainko.

Harek mundua garraitu du

                eta berriz garraituko.

 

1-1-74

 

                AIREA: Ezkila XA.5

 

aurrekoa hurrengoa