www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jaunaren hegala
Xabier Iratzeder
1972 -1980

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biziaren olerkia, Iratzeder. Gero, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

                Otaegi-ren

                amari

 

 

BEHAZUE

 

                «Oi zuek guziak,

                ...behazue..."

                        Jer. 1,12.

 

Behazue, zertaratu dautaten...

Holakorik nun da nehoiz ikusten?

        Ai! beha semea

          hila dela,

          herrak hila.

 

Horra Jesus nere haurra

        odoletan etzana...

Hortxet ikus ez den herra

        min-biderik beltzena.

 

Behazue, zertaratu dautaten...

 

Dena bihotz bazabilan

        elgar maita zezaten;

guziak hotz, errabian,

        zitzaizkion bihurtzen.

 

...Holakorik nun da nehoiz ikusten?

 

Alargunak, nigar egin

        seme huni fereka.

Etor denak gaur nerekin

        Goikoari otoizka.

 

Ai! beha semea

        hila dela, herrak hila,

 

Oi gazteak, ez utz alfer

        hil Jesusen odola.

Suz beteak gizon ager,

        hau izan den bezala.

 

...Holakorik nun da nehoiz ikusten?

 

Jendeak tzar dire bainan...

        ona zare, Jainkoa.

Gauden azkar gau beltzean:

        zurea da geroa.

 

Behazue, zertaratu dautaten...

 

20-10-75

 

                AIREA: Otoizlari - 91

 

aurrekoa hurrengoa