www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jaunaren hegala
Xabier Iratzeder
1972 -1980

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biziaren olerkia, Iratzeder. Gero, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

ODABO

        (Ikus arte)

 

Odabo, Mulukiza,

        neskaño beltza.

 

        * * *

 

Elizan Jainkoari

        mintzo nindagon;

Entzun dut ttiruri:

        «Aita, egun on!»

 

Haurñoz inguratua

        hor zinen xutik,

Lurreko aingerua

        kantuz atetik.

 

«Ez nauzu gaur ezagutzen?»

        eta nik: ezetz.

Harritzekorik ez zen:

        beltz guziak beltz.

 

Haren begi xabalen

        minaren mina:

«Ez da nitaz orroitzen

        zeruko Jauna?

 

Oku! Oku! bidean

        egin dautzut maiz:

Egur-keta nabilan

        Malukiza naiz.»

 

—«Ai! gaixo Malukiza,

        ez naiz Jainkoa:

Harek hain du bihotza

        handiagoa...

 

Jauna bihotz onean

        nausi baitzaiku,

Egin hari bidean

        zerurat: Oku!

 

        * * *

 

Odabo, Malukiza;

        Jaunari mintza.

 

Zañanado-n, 15-2-77

 

aurrekoa hurrengoa