www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jaunaren hegala
Xabier Iratzeder
1972 -1980

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biziaren olerkia, Iratzeder. Gero, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

LABUR EDO...

 

Labur edo luzea

        hildoa da hildo.

Anaiek naute orai

        ezarri gorago.

 

Beti eta betiko

        naizen hura nago.

 

Ikusi dut Erroma,

        sarri Zañanado,

Belokeko fraide dut

        beti bizi gogo.

 

Beti eta betiko

        naizen hura nago.

 

Ezin daiteke izan

        pagoa haitzondo,

Ez eta ere berdin

        haitzondoa pago.

 

Beti eta betiko

        naizen hura nago.

 

Biziz erranik ere

        bizian inbido

Bai eta ere berdin

        deneri hordago:

 

Beti eta betiko

        naizen hura nago.

 

8-7-72

 

aurrekoa hurrengoa