www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jaunaren hegala
Xabier Iratzeder
1972 -1980

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biziaren olerkia, Iratzeder. Gero, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

EZ NAIZ GEHIAGO...

 

Ez naiz gehiago pertsu kantutan ibilki;

bainan bihotza berdin bizi zait alaiki,

Kristoren lagun doanarentzat baitaki

              bizia zoin den olerki.

 

Kristorekilan egin ta jasan guziak

ixilka dire zeruko pertsu-haziak;

han lora ditzan olerki zora-garriak

              gu bakotxaren biziak.

 

Jaun Zerukoak Euskal-Herria maite du.

Haren nahia zinez egiten bagindu

balakike bai, ibiliz jende ta mundu,

              nola gu lagundu.

 

Hoakit, bihotza, Jaunak nahien nahian

den olerkirik olerkiena sortzean,

ohart-gabeko pertsu ixil hoik ditzadan

              zerurat-eta nik eman.

 

1-4-75

 

aurrekoa hurrengoa