www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jaunaren hegala
Xabier Iratzeder
1972 -1980

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biziaren olerkia, Iratzeder. Gero, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

MUNDUA BEZEIN HANDIKO...

 

Mundua bezein handiko

                bihotz handirekin,

Euskaldungoa pizteko

                denek indar egin.

 

Ez marmarika horrela

                akabo dela euskara:

Erdara gora dagola,

                euskal-mintzoa behera.

 

Balin badugu sineste

                eta bihotza beroa,

Gu nork ezezta, nork ote?

                Gurea dugu geroa.

 

Lehenagoko mendetan

                izan da berdin itoa;

Bainan, euskara zainetan,

                Herria beti xut doa.

 

5-1-77

 

aurrekoa hurrengoa