www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jaunaren hegala
Xabier Iratzeder
1972 -1980

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biziaren olerkia, Iratzeder. Gero, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

                        Biltzarre bat

                        Erroma-n

 

 

ZOIN EDER...

 

        Zoin eder gozatzea

        Erroma-n iluntzea.

        Zoin ezti gozatzea

        iluntzean haizea.

 

Zoin neke zaitan, zoin dorpea

bero saparen jasaitea;

uruski baitut iluntzean

fraide xurien baratzea.

 

        Zoin ezti gozatzea

        iluntzean haizea.

 

Ainitz jaun handi dut ikusten:

heiek mintzaldi, nik izerdi.

Bakotxaz nago: ez ote den

amaren ume, ume handi...

 

        Zoin eder gozatzea

        Erroma-n iluntzea.

 

Hiri handiko burrunbetan

ixilik dago baratzea;

eta nik hantxet gogoetan

zoin laket dutan kantatzea!

 

28-9-73

 

aurrekoa hurrengoa