www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jaunaren hegala
Xabier Iratzeder
1972 -1980

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biziaren olerkia, Iratzeder. Gero, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

HAITZEN PEAN...

 

Haitzen pean biak zauden

        arrosario erraiten.

Jainkoari mintzo ziren

munduan xuxen denak joan ziten.

 

Ai! Pantxoa Putxutegi

        zu nere aita kartsua,

gudutako xaharregi

ereman orai otoitz-gudua.

 

Plekan eta politikan,

        laket zinuen borrokan.

Bizi huntan bakan-bakan

zaitut ikusi otoitz-kuluxkan.

 

Haitzen pean biak zauden

        arrosario erraiten...

 

Zer gaitzeko karrarekin,

        Donibane Ziburun,

lehen duzun indar egin

euskal-jendeak dauden fededun.

 

Zure ustez, zu zinen zu

        Jainkoaren makila;

eta orai badakizu

xahartu-eta deus ez zarela.

 

Bazaude hor ezindua,

        bainan beti zoin kartsu;

entzutean gaur mundua,

pizten zaitzu maiz begietan su.

 

        Jainkoari mintzo ziren

munduan xuxen denak joan ziten.

 

        «Fededunen argitzeko

        ez ote da gizonik?

        Fedeari nehoiz uko

ez diot egin, ez egingo nik.

 

        «Azpiz dire tzarrak ari:

        heda, Jauna, besoa!

        Zank! emozu debruari

alimaleko muturrekoa.»

 

        Hara orai otoitz baizik

        ezin egin duzula:

        Jainkoa da gain hartarik

egina bera zure makila.

 

31-12-74

 

aurrekoa hurrengoa