www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jaunaren hegala
Xabier Iratzeder
1972 -1980

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biziaren olerkia, Iratzeder. Gero, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

XIRULA

 

        Xirula bezala

        Tiruli tirula...

        Xirula bezala

        Jaunari nagola.

 

Ez naiz, ez naiz poeta

Dena hitz eder eta petenta.

Ez naiz, ez naiz poeta;

bainan Jainkoak nitan

        hats egin eta

banintz, oi banintz profeta!

 

        Xirula bezala

        Tiruli tirula...

        Xirula bezala

        Jaunari nagola.

 

Zer da, zer da xirula?

Egur ahula eta hil-hila.

Zer da, zer da xirula;

bainan xirulariak

        hats egin eta

zer soinu, zer xaramela!

 

        Xirula bezala

        Tiruli tirula...

        Xirula bezala

        Jau iari nagola.

 

Egin, egin, nezala

Zeruko Jaunak here xirula.

Egin, egin nezala

bere bihotz soinua:

        hats egin eta

gaur bere hitza diola.

 

22-2-76

 

aurrekoa hurrengoa