www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jaunaren hegala
Xabier Iratzeder
1972 -1980

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biziaren olerkia, Iratzeder. Gero, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

GAURKO ALDATZEKIN...

 

Gaurko aldatzekin

mozkor gaituk mozkor,

ez gehiago jakin

zer garen edo nor.

 

Errak bainan errak:

nungo edaritik

hire bihotz-karrak

su hartzen ote dik?

 

Gaurko aldatzekin

mozkor gaituk mozkor,

ez jakin zer egin:

agur ala gogor.

 

Edari eta su

ez dituk denak on:

edanari kasu,

buruz argi egon.

 

Gaurko aldatzekin

mozkor gaituk mozkor,

nahi eta ezin

mende berria sor...

 

4-7-75

 

aurrekoa hurrengoa