www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Meditazioneak gei premiatsuenen gainean
Martin Duhalde
1809

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Meditacioneac gei premiatsuenan gainean, Martin Duhalde (faksimilea). Hordago, 1978.

 

 

aurrekoa  

XXXI. EGUNA

Jainkoaren zerbitzuango kharraz

 

        I. PHONDUA. Jainkoak gure alderat duen bezenbat khar ukhan dezagun haren alderat. Hari gaiten Jainkoa zerbitzatzen, ta gure arimak salbatzen, Jainkoa guri ongi egiten, ta gure salbamendukotzat bere aldetik behar dena egiten hari den bezain arthoski ta gogo onez. Bere baitharik kanporat egin eta egiten dituen guzietan gure arimetako ona bilhatzen du; hortarat darontsate haren bihotzeko nahiek, haren probidentziaren artha guziek, haren urrikalmenduaren samurtasunek. Bizkitartean Jainkoak eztu gure beharrik, bai ordean guk badugu Jainkoaren beharra eta denborakotz eta eternitatekotz. Halarik ere, Jainkoak gu bethi gogoan garabiltzan arren, gu Jainkoaz hain guti orhoitzen gare! Jainkoak hanbat egiten du gure ona nahiz, eta bereziki gu sekulako zorionerat helarazi nahiz, eta guk hain guti egiten dugu Jainkoarentzat, eta guti hura ere hain hozki, hain ephelki! Zer ahalgetzeko arrazoin arima nagientzat! egiazki errateko liteke, ez hekiek Jainkoaren, bainan Jainkoak duela hekien beharra.

        II. PHONDUA. Ikhusterat zein lazoki zerbitzatzen dugun, zenbat gauza haren gogorako egin genetzakenak uzten ditugun egin gabe, gure othoitzak zein hotzak diren, sakramenduak zein aphaintza gutirekin errezebitzen ditugun, bertze zenbat huts lerratzen den egiten dugun ongirat, erran liteke Jainkoak eztuela merezi zerbitza dezagun, eta bere zerbitzariei ematen deraizten sariak gauza aphurrak direla. Ezen zer juja diteke bere sehiek artharik eta gosturik gabe, gogo gaitzez, zerbitzatzen duten nausi batez? Jainkoa desohoratzen dugu beraz, eta haren zerbitzu seinduari bidegabe egiten diogu, gure ganik galdetzen duena lazoki egiten dugunean, eta mila atsegin xume ukhatzen diotzogunean. Zorigaitz Jainkoaren lana lazoki egiten duenari, dio Izpiritu Seinduak; madarizione guziak merezi ditu.

        III. PHONDUA. Jainkoarentzat egiten den gauza batek, bere baitharik nahi bezain xumea izanen bada ere, egundainoko gerlari ta erresuma-irabazle guzien balentriek baino miletan gehiago balio du. Hanbat gogo on ta animo erakhusten bada munduko egitekoentzat, zeinak guziak ezpaitire ezjeuskeriarik baizen Jainkoari darontsoten gauzen aldean, zer eztugu egin behar Jainkoarentzat eta salbamendukotzat? Helas! debruaren zerbitzariek eztituzte bere buruak guphida, deusek eztitu lotsatzen, deusez eztire errenguratzen, nahi bezenbat nekhe ta borroka erabili behar izana gatik ere: zer bada? Jesu-Kristo ez othe du debruak bezenbat ikhustate ta jarraitasun merezi? edo parabisuak, ifernuak baino gutiago balio othe du? bai, gaurgero ifernua izanen da nere eskola. Jainkoa maithatzea, damnatuek higuin duten bezenbat; Jainkoa zerbitzatzea, mundua ta debrua zerbitzatzen diren bezala, sobra idurituko othe zait?

        Etsaminazazu ongi nola zerbitzatzen duzun Jainkoa, eta haren zerbitzuko zein gauzetan gerthatzen zaitzun lazakeria ta nagitasun gehienik, eta entseja zaite guziak egiterat zerbitzatzen duzun nausi handi hari dagokon bezala.

        Zareten khartsu, zeren nausi handi bat baita zuek zerbitzatzen duzuen Jainkoa, dio Jaundone Paulok.

        Zein ekharria baitzare munduko gauzetarat, eta zein gogo onez zerbitzatzen baititutzu munduko nausiak eta zure adiskideak, eta hanbat ekharritasun ta gogo on ukhanezazu gauza guzien egilearen eta nausi guzien nausiaren alderat, dio San Gregoriok.

 

LEHENBIZIKO PHARTEAREN BUKANIA

 

aurrekoa