www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Meditazioneak gei premiatsuenen gainean
Martin Duhalde
1809

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Meditacioneac gei premiatsuenan gainean, Martin Duhalde (faksimilea). Hordago, 1978.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXIII. EGUNA

Jainkoaren nahirat Egoteaz

 

        I. PHONDUA. Adimenduaz dohatua den batek duken zorionik handiena da Jainkoak nahi duena nahi izatea. Hortan datza, eta ez bertzetan, egiazko seindutasuna. Ez, seinduak eztire seindu, hekien nahia gauza guzietan Jainkoaren nahiaren araberakoa delakotz baizen: hori gabe, gainerakoan zein nahi prestugune ukhan diezazun, etzare egiazko prestua. Zure barur, kofesio, komunione, bertze egintz on guziak deus etzaizkitzun baliatzen, horiek guziak, zure buruz, ohituraz edo bertzela, Jainkoaren nahiari behatu gabe, egiten baditutzu.

        II. PHONDUA. Jainkoaren nahirat eztagon eta Jainkoak nahi duena on hartzen eztuena, nolazpait ere Jainkoaren zuzenen kontra doha: nahi izatea, munduan haren nahitarat, edo hark hala gerthatzerat utziz gerthatzen diren gauzak, bertzela dohazin eta eztitezen hala gertha, da nahi izatea Jainkoa eztadin izan nausi. Sumeti zakizko beraz gauza guzietan nausi guzien gaineko hari; onhetzazu zuhurtzia mugarririk gabe batek nahi duena, eta zaren segur, zuri ontsa etzaizkitzun gauzetan ere, hark badituela arrazoin handiak eta osoki zuzenak.

        III. PHONDUA. Deus etzaut gerthatzen, Jainkoak nahi duenik, edo Jainkoak, arrazoin onez, gerthatzerat uzten dautanik baizen, eta guziak nere arimaren onetan. Har baleza ere nabala eskuetan niri zintzurrak egiteko, segur ninteke haren maithaguneak lerabilkela haren eskua. Zeren beldur izateko dut maite nauen bihotz baten ganik? Eztut beraz nahi, Jainko maite hark nahi duenek baizen. Beiratuko naiz hotzaz edo beroaz, eritasunez. Zerbaiten galtzeaz, edo bertze nahigabez errenguratzetik. Gaitz diruriten guziak izatez eta izenez aldatzen dire, Jainko baten eskuetan gaindi iraganez. Munduak denbora gaitza, desgrazia, edo ondiko bat deitzen duena bera, on bat da, zeruko fagore bat da, Jainkoa baithan, haren eskutik dathorren gisan, ta haren probidentzia adoragarriak erregelatzen duen gisan hartzen denean.

        Ukho egiozu zure nahiari, eta othoitzazu Jainkoa, bainan bihotz osoz, gauza guzietan bethe dadila haren nahi saindua. Ohi zaite lagunen gaxtakeriaz gerthatzen zaizkitzun nahigabeak ere Jainkoaren eskutik hartzen, berak bidaltzen dauzkitzun gaitzak berak bezala. Jop sainduari debruak eraman ziotzan bere onthasun handiak, eta hil-arazi bere seme-alaba guziak: bizkitartean etzuen erran: Jainkoak eman, debruak eraman; bainan erran zuen: Jainkoak eman, Jainkoak eraman; zertako hola? Zeren, dio San Gregorio handiak, baitzakien gizon saindu hark, debruak berak etzukela haren gainean eskurik, Jainkoak ematen zioen, eta hari kalte egiterat uzten zuen bezenbatean baizen gisa hortan hartzen baditutzu gerthatzen zaizkitzun nahigabeak, nola nahikoak izan ditezen, miletan arinago kausituko ditutzu, ta salbamendukotzat handizki baliaturen zaizkitzu.

        Hola nahi dut, o! zeruko aita, zeren zuk hola nahi baituzu, zioen Jesu-Kristok.

        Jainkoaren gogarako gare, Jainkoak nahi duen guzia on hartzen dugunean dio San Agustinek.

 

aurrekoa hurrengoa