www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Meditazioneak gei premiatsuenen gainean
Martin Duhalde
1809

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Meditacioneac gei premiatsuenan gainean, Martin Duhalde (faksimilea). Hordago, 1978.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXII. EGUNA

Pairamenez

 

        I. PHONDUA. Gurutzetarat eta pairamenetarat higuriki behar gare mundu huntan. Ezgare giristino, aberats izateko, ez atseginetan bizitzeko. Hortarakotz etzen giristinotasun beharrik; aski zen mundua uztea zen bezala, gizonen usteak ta jaidurak nausi. Giristino baten bizitzea gurutzezko bizitze bat izan behar da; gurutzea ez maithatzekotz, orobat da fedeari ukho egitea.

        II. PHONDUA. Zer dio Ebanjelioak? dohatsu nigarretan daudenak; zorigaitz zuei, aberatsak, zeren zuen nahikarak mundu huntan baititutzue. Hori da Jesus Jaunaren hizkuntza. Bainan badiruri hizkuntza arrotz bat dela hori guretzat, eta eztela aditzen Txinan eta Kanadan baizen, non giristino izateko zoriona dutenak, lehiaka baitoazi martiriorat. Badiruri pairamenez mintzo den kapitulua borhatu behar dela Europako ebanjeliotik. Sinhesten dugu egiazko dohatsutasuna nigarretan datzala, eta aberatsak eta lurraren gainean bere nahikarak dituztenak dohakabe direla? bizkitartean fedezko phondu bat da hori, ta horren sinhestea hain premia da salbamendukotzat, nola Trinitate seinduko ta gizon egiteko misterioak sinhestea.

        III. PHONDUA. Jainkoaren semea bera gurutze baten gainean hil behar izan da, bere lorian sartzeko, berak dioenaz; eta seindu guziak eztire zerurat heldu pairamenen bideaz baizen. Nahi izan othe dezakegu bada, Jainkoaren semeari eta haren seinduei hanbat gosta zajena, eztakigun guri deusere gosta? gurutzea da zerukotzat hautatuak direnen primuza ta seinalea. Deus pairatzen eztuen eta pairatu nahi eztuen arima batek ikharatzeko du; damnatzerat dohalako seinalea dakharke. Baitezpada pairatu behar dugu mundu huntan edo bertzean.

        Adora zazu Jesus gurutzefikatua, eta galdegiozu bizitze huntan haren erkide izateko grazia bere pairamenetan, gero haren lagun izateko sekulako lorian.

        Bere gurutzea eztakharkena, eztiteke izan niri dagotan bezalakoa, dio Jesu-Kristok.

        Zer ahalge! zer lotsa mienbro guri eta atseginzale bat izatea, buruzagi elhorriz khoroatu baten azpian, dio San Bernatek.

 

aurrekoa hurrengoa