www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Meditazioneak gei premiatsuenen gainean
Martin Duhalde
1809

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Meditacioneac gei premiatsuenan gainean, Martin Duhalde (faksimilea). Hordago, 1978.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXI. EGUNA

Exenpluaz

 

        I. PHONDUA. Egundaino saindu guziek salbatu ahal izan duten baino arima gehiago galdu du exenplu gaxtoak. Ifernuko atheak ideki balitez, nekez kausi liteke damnatu guzien artean bat bakharra, erran ezlezakena: hulakoak edo holakoak galdu nau. Ez othe da batere nitaz hori erran dezakenik? ez othe naiz nihorentzat izan bekhatu egiteko bide bat nere arinkeriez, nere hizkuntza ta manera harroegiez, nere hainendako ikhustate ta jautsapen kruelaz? eta hala izan banaiz, eta ondikozko hetarik bat balin badago nigatik damnaturik, ai, zer errabian dagoen haina nere kontra! zer fuliarekin galdetzen dioken Jainkoari asperkunde erretzen daukaten su-lama hekien erditik! zer errephortxu khiretsez lehertuko nauen nerorri eternitate guzian, nik ere balin badut zorigaitza leze ilhun hetarat aurthikia izateko! gure etsajak berak maite ditugu; ezperen maitha detzagula manatua zaiku, zertako bada gal-araz eta sekulako thormentetarat bota, bidegaberik egin eztaukuten arima batzu, menturaz ahaide, haurride batzu, menturaz adiskide batzu? ai, adiskidetasun barbaroa! ez, ez, ezkare hainen adiskideak; hainen etsairik kruelenak gare, eta askotan debruak berak baino etsai kruelagoak, askotan holako gezurrezko adiskide baten exenpluak, solasek, manerek, lausenguek egozten baitituzte debruak berak ezin garaiti zituen arimak. Eta gure arimek Jainko-gizon baten odola balio dute, Jesu-Kristok bere biziaren gostuz erosi ditu. Zer krueltasun erakhusten dioen beraz, ta zer damu samin egiten dioen norbait bekhatutan eror-arazten duen giristinoak! eta ondikozko hark zer higuriki dezake Jesu-Kristo ganik, haren nekheak eta borrokak, haren nigarrak eta thormentak, haren odola ta heriotzea alfer gertha-arazten dituen, eta hekien guzien bidez erosi ta beretu zituen mienbro sakratuak sekulako heriotzerat botatu dituen ondoan! ai, ala hainak bere salbamenduarentzat beldur izateko baitu!

        II. PHONDUA. Ai, aita-ama, behar bezain erregelatuki bizi etzaretenak, eta zuen exenplu gaxtoez zuen umeak bekhaturat plega-arazten ditutzuenak! bai, bai, miletan hobe ziteken ume dohakabe hekientzat sekulan ez izatea, zuen ganik sortzea baino. Gorphutzeko bizia eman diozuete; eta burhaso barbaroak, hekien arimak sekulako heriotzerat botatzen ditutzue. Zer ihardetsiko diozuete jujamenduko egunean, zor zitzajen, eta zuen gatik baizen ardietsiko zuten parabisua galdetuko dautzuenean?

        III. PHONDUA. Jauntzi gaiten Jesu-Kristoz, Jaundone Paulok gomendatzen daukun bezala. Bethe gaiten haren izpirituaz, eta halako gisaz molda dezagun gure egiteko manera guzia, non gu baithan agertuko baitire salbatzaile amultsu haren aphalesgunea, haren modestia, haren eztitasuna, haren munduazko arbujoa, haren Jainkoaren alderako kharra, eta alde guziz Jainkoaren araberako bizitzea. Bizitze deserregelatu batek sarraski bezenbat ongi egin dezake arimetan bizitze Jesu-Kristoren arabera erregelatu batek. Hori neretzat obligazione hertsi bat da, baldin egundaino bekhatu egiteko bide izan banaiz norbaitentzat. Sei liberako bat ebatsi banu, obligatua ninteke haren bihurtzerat jabeari. Gisa berean Jesu-Kristori arimak ebatsi badietzat, behar naiz ahal guziez entsejatu hekien hari bihurtzerat, errebela-arazi ditudan lagun hekientzat othoitz eginez, hekiei abisu onak emanez bereziki phondu guzien gainean Jesu-Kristoren araberako exenplurik baizen ez emanez, eta zorigaxtoan hainak mundutik joan badire, hekien orde entsejatu behar naiz ahal dagidan bezenbat arima Jainkoari irabazterat.

        Ikhusazu ea zenbait maneraz izan zaren egundaino norbaitentzat bekhatu egiteko bide bat. Hala izan bazare, urriki khiretsetan sar zaite Jesus maiteari egin diozun bidegabe izigarriaz, eta ukha zazu artha eragin dituzketzun bekhatuez kofesatzeko, ezagut detzaketzun bezenbatean, zerorrek egin bazinitu bezala. Ezen jakin behar duzu, bertzek zure faltaz egin dituzten bekhatu guziez Jainkoaren aitzinean kargatua zarela, zerorrek egin ditutzunez bezain ontsa. Baldin arinsko izan bazare, eztuzu zeren dudatu zure arinkeria eta harrokeriak osteka bekhatu mortalak eragin dituela, eta hek guziak Jainkoak zure gain ezarriko dituela. Entseja zaite penitentzia garratzez guzien barkhamendua ardiesterat, eta hemendik aitzina gisa bateretan ere ez ematerat prestutasunezko exenplurik baizen.

        Zorigaitz eskandala ematen duenari, edo norbait zer nahi gisaz eta arrazoinez bekhatutan eror-arazten duenari! hobe liteke, ihara harri bat lephotik lothutik, itsasoaren zolarat bota balezate, dio Jesu-Kristok.

        Bat bedera zer nahi gisaz eragiten dituen bekhatu guziez kargatua da Jainkoaren aitzinean, dio Salbianek.

 

aurrekoa hurrengoa