www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Meditazioneak gei premiatsuenen gainean
Martin Duhalde
1809

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Meditacioneac gei premiatsuenan gainean, Martin Duhalde (faksimilea). Hordago, 1978.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXVIII. EGUNA

Etsajen Maithaguneaz

 

        I. PHONDUA. Lagunaren maithagunea hain osoa izan behar da giristino baten baithan, non bere etsajak berak maithatu behar baititu. Jesu-Kristok egin dauku hortaz manamendu hertsi bat Ebanjelio seinduan, eta eman dauku exenplu bat guziz ukigarria gurutzearen gainean. Eta bada Jainko batek zerbait manatzen daukunean, gu herabe izanen gaizko obeditzerat? Jainko batek bere bizia ematen du bere borredoentzat; hekientzat barkhamendu eskatzen dio bere aitari gurutzearen gainetik; eta guk, haren diszipuluek, ezin jasanen dugu, ezin barkhatuko dugu gure anajek eginen daukuten bidegabe xume bat?

        II. PHONDUA. Ezta urrikalmendurik, ez barkhamendurik, bere etsajari barkhatzen eztioenarentzat. Jainkoak tratatuko gaitu, gure lagunak, etsajak bera barnean direla, tratatzen ditugun bezala, dio Jesus Jaunak. Herrakundezko ta gaitz-nahizko zenbait sentimendu bere bihotzean daukanak bere burua kondenatzen du, gure aita erraten duen aldi guziez. Etsajak maithatu behar ditugu edo bertzela gu gerorrien etsai gare; ezta bitarterik.

        III. PHONDUA. Elkhar higuin dioten bi giristinok badirurite eztirela errelijione berekoak: ezen elkhar ezin jasan dezaketen bi lagun nola jar ditezke mahain berean! Nola har dezakete janhari ber-bera; nola sinhest dezakete parabisu bera, eta dukete hartan eternitate guzian elkharrekin izateko esparantza: debruak eta damnatuak dire bakharrak higuintzea haizu zaikunak: hala-hala damnatuei bakharrik dagokotena da elkhar higuintzea. Ezta norbait damnatzerat dohalako seinale seguragorik, etsaja ez maithatzea baino; halako giristino bat ifernukotzat markatua da.

        Jar zaite gurutzefika baten oinetan, eta norbaiten kontra zerbait herrakunde sentitzen baduzu, hartzatzu harentzat karitatezko sentimenduak Jesusen zauri sakratuetan.

        Bere anaja higuin duena gizon-hiltzaile bat da, dio Jaundone Joanik.

        Aspertu nahi zare giristinoa zarelarik? nola bada hori, Jesu-Kristoren heriotzea eztenazkero oraino aspertua, dio San Agustinek.

 

aurrekoa hurrengoa