www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Meditazioneak gei premiatsuenen gainean
Martin Duhalde
1809

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Meditacioneac gei premiatsuenan gainean, Martin Duhalde (faksimilea). Hordago, 1978.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XVII. EGUNA

Denboraz baliatzeaz

 

        I. PHONDUA. Denboraren galtzea da munduko deserregelakeria handienetarik bat. Bizitze hau laburra da, ametsaren pare da. Mundu huntan bizi garen mement guziak hagitz dire baliosak; Jainkoak bere ontasun xoilaz egiten deraikun emaitz batzu dire; Jesu-Kristok bere heriotzeaz merezitu deraiku. Guziarekin ere, hanbat mement, hanbat denbora galtzen dugu; bizi gare, bethi mundu huntan egon behar bagine bezala, edo deus egiteko ezpaginu bezala. Zer itsumendu?

        II. PHONDUA. Ai, damnatu batek balin balu nik hain errexki galtzen dudan denbora huntarik mement bakhar bat, nola balia liteken hartaz! nere biziko mement bakhotxean irabaz dezaket zorionezko eternitate bat; eta hain errexki galtzen dugu, hanbat denbora. Hain arthoski baliatzen gare, dostatzeko, atsegin hartzeko, onthasun biltzeko paradez; eta hanbat parada, hanbat mement, eternitatekotzat aberasteko balia litezkegunak, hain floxki galtzerat uzten ditugu. Zer gure zoramendua! non dugu adimendua!

        III. PHONDUA. Eztezazula kontu egin, egun-araldea ongi enplegatu duzula, mundu huntako zure egitekoak ongi egin ditutzunean, bainan bai zerukotzat merezimenduz aberastu zarenean, eta osoki Jainkoaren gogora iragan duzunean: hura da giristino batentzat egun ona, egun ederra, egun aberatsa. Egizu hain ongi, non noiz-nahi galde diezazuten, zer hari zaren, ihardets ahal baitezakezu: Jainkoarentzat ta nere salbamenduarentzat hari naiz lanean.

        Damu khiretsekin Jainkoari barkhamendu eska zakizko, orai artean zerukotzat enplegatu gabe iragan duzun denboraz; eta egizu harrapaka bahatzerat hemendik aitzina emanen zaitzunaz, nolazpait bederen erreparatzeko denbora galduak.

        Jainkoak eztio nihori eman denborarik bekhatu egiteko, dio Izpiritu seinduak.

        Zer? denbora baduzu, astia hartzen duzu bertze gauza guzietako; eta eztuzula, diozu, giristino on izateko, zure salbamendua egiteko, dio San Paulinok.

 

aurrekoa hurrengoa