www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Meditazioneak gei premiatsuenen gainean
Martin Duhalde
1809

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Meditacioneac gei premiatsuenan gainean, Martin Duhalde (faksimilea). Hordago, 1978.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XIX. EGUNA

Meza Sainduaz

 

        I. PHONDUA. Meza Seindua da gurutzeko sakrifizioaren odol isuri gabeko erreberrimendu bat. Egun oroz egiten da gure Elizetan galbarioan behin egin izan zena. Deus eztezaket egin Jainkoaren gogorakoagorik, Jainkozko sakrifizio hartan kausitzea baino: meza entzuteko molderik hoberena da, bere xedeak bat egitea aphezarenekin, eta sartzea Jesu-Kristoren izpirituan eta bihotzean, hark bezala eta harekin batean nor bera den guzia Jainkoari eskeintzeko eta emateko. Zer errelijione eskas hanbat giristino baithan, zeinak meza sainduan kausitzen baitire, eman zaizkon sentimenduetan batere sarthu gabe, askotan gogoan hartu ere gabe zer iragaten den aldaren gainean? Han Jesu-Kristo sakrifiziotan eskeintzen da, majestate guzizko Jainkoari dagokon ohorea emateko; eta ondikozko hek izpiritu barrajatu ta bihotz sorhajo batzuekin kausitzen dire mezan, Jainkoaz naski orhoitu ere gabe, bederen majestate adoragarri haren aitzinean beheratu gabe, ta dagozkon bezalako errespetuzko ta ikhara seinduzko sendimenduetan sarthu gabe; hortarik urrun, elheketan daudala, begiak bazter guzietarat itzulika darabiltzatela, gorphutzeko aisiak ta gurikeriak, zeruko aingeruak ikharan dauden lekhuan berean bilhatzen dituztela.

        Jesu-Kristo meza sainduan eskeintzen da barkhamenduzko biktima bezala, zeruko aitaren haserrea eztitzeko, bekhatorei bihurondezko edo konbersionezko graziak ardiesteko, ta lurra zeruarekin bakhetzeko: ta hanbat giristino, bekhatupean ehortziak izan arren, eztire batere entsejatzen, ez bere bekhatuez urrikitan sartzerat, ez Jainkoa ganat itzultzeko xede zinik hartzerat; hortarik urrun meza entzutean berean daukate askotan bekhatutan irauteko ta bekhatu berriz bere buruak lizuntzeko gogoa; eta gogo gaxto hori dela kausa, meza entzutea bera gerthatzen da hekientzat bekhatu berri bat: menturaz ere, zeruko ozpin-kolpe guziak merezi lituzken atrebentzia sakrilejo batez, Jainkoaren beraren begien azpian eta Jesu-Kristo hekientzat sakrifikatzen den memento berean, asko bekhatuz lohitzen dire, gogoeta gaxtoz, gutizia lizunez eta bertzela.

        Jesu-Kristo meza seinduan eskeintzen da sakrifiziotan, Jainkoak egin deraikun gisa guzietako ongiez hari eskerrak emateko: eta hanbat giristino, arimako ta gorphutzeko ezin erran bezenbat ongi eginez Jainkoari zordun zaizkon arren, eztire batere sartzen zor diotzoten ezagutzazko ta maithagunezko sentimenduetan; eztire batere animatzen haren khartsukiago maithatzerat ta lejalkiago zerbitzatzerat.

        Jesu-Kristo azkenean meza seinduan eskeintzen da sakrifizotan gure arimako ta gorphutzeko behar guziak zeruko aita ganik ardiesteko; eta hanbat giristino, gisa guzietako beharrez kargatuak izan arren, etzaizko batere ematen zeruko atheari joka, eztute meza sainduan deusere galdetzen: edo zerbait galdetzen badute, izanen dire xoilki bizitze huni dagozkon gauzak, osasuna, denbora ona, uzta joria; ez ordean bere beharrik handienak, bere bekhatuen barkhamendua, bere jaidura gaxtoen ta tentamenduen garaitzeko grazia, seinduki bizitzeko behar dituzten laguntzak. O! Kristau faunak! o! Kristau laxoak! Kristau fede gutitakoak! miresteko othe da gero, elemenia bat meza entzuna gatik ere, egundainoko ber-berak kausitzen badire, egundaino bezain hargal, egundaino bezain erorkor, egundaino bezain ezjeus Jaunaren begietan? ordean beira bezate: Juduen legean etzen gure elizetan egiten denaren iduririk eta itzalik baizen; halarik ere Jainkoak asko aldiz, baita guziz dorpheki, punitu izan ditu itzal eta iduri hekien alderako errespetugabekeriak; zenbatez bada, dio Jaundone Paulok, ezteraje dorphekiago jazarriko, gauzaren eta egiaren alderat hain errespetu guti erakhusten duten; eta alientzia berriko odol adoragarria hain sakrilejoki ostikatzen duten ondikozko Kristau hekiei?

        II. PHONDUA. Egun-oroz hanbat hutsetan erortzen gare, eta gure bekhatuek hain punimendu ikharagarriak merezi dituzte: nola bada Jainkoaren zuzentasunari satisfakzione egin hekientzat? Hari eskeiniz bere seme maite ta gure salbatzaile amultsuaren pairamenak eta odol adoragarria, gure zorren aldera, eta gure bekhatuen barkhamendutan. Ez, martiren thormenta guziek, zenbait ere dorpheak izan baitire, ez egundainoko penitentek egin dituzten penitentzia guziek, zenbat ere garratzak eta naturalezarentzat lotsagarriak izan baitire, ez mundu huntan jende beharrek jasateko dituzten herstura, nahigabe ta lazeria guziek ezterakete paga Jainkoaren alderako gure zorrik xumena, gurutzeko sakrifizioa gabe; hain gaitz handia ta izigarria da bekhatua. Bada gurutzeko sakrifizio odolezkoaren merezimenduak iratxikitzen eta baliatzen zaiku mezako sakrifizio seinduaren bidez. Zer artharekin eztiogu beraz Jainkoari eskeini behar, munduko bekhatuak khentzen dituen bildots garbiaren sakrifizio adoragarri hau, bainan bethiere egiazko penitent gisan, eta harekin batean eskeintzen diogularik gure bihotz urrikiz phorroskatuen sakrifizioa.

        III. PHONDUA. Erran diteke Jainkoak ezletzakela jasan mundua hondatua daukaten hanbat deserregelamendu izigarri, hiri galduenen erdian ere ezpalu ikhusten bere seme maitea aldaren gainean sakrifikatua. Horrek dauka baratua haren zuzentasunaren beso ikharagarria. Baldin gure bekhatuek asperkunde galdetzen badute, Jesusen odola are gorago dago urrikalmendu galdez guretzat aldaren gainetik; hark beratzen du zeruko aitaren bihotza gure alderat, eta baratzen ditu haren asperkunde dorpheak. Adora dezagun Jesu-Kristo, guretzat biktima egina; gihoazkon ardura gure errespetuak bihurtzerat aldaren oinetan; ta gauden han ahal dagigun bezenbat denbora, haren adoratzen, haren maithatzen, hari eskerrak ematen sakrifizio adoragarri hunen bidez egiten deraikun ongi handiez, haren geroago gehiago maithatzeko, ta bertze behar ditugun grazia ta laguntza guziak eskatzen. Zer ahalge Jesus maitearentzat, baieta guretzat ere, hain maiz ta hanbat denboraz bakharrik baitago, lurreko erregen gortheak hain betheak diren denboran!

        Har zazu xedea egun oroz meza saindua entzuteko; bainan bethiere entzun ezazu hain sakrifizio handi bati dagokon fede, errespetu, debozione, maithagune guziarekin. Hortarakotzat egizu kontu elizarakoan, galbariorat zoazila, Jesu-Kristoren heriotzean kausitzerat.

        Lekhu guzietan sakrifiziotan eskeintzen daute biktima garbi, notharik gabe bat, dio Jainko Jaunak.

        Jesu-Kristo egiazki izanen da guretzat biktima, gerorri osoki ta bethikotz harekin batean Jainkoari ematen bagaizko, dio San Gregoriok.

 

aurrekoa hurrengoa