www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Meditazioneak gei premiatsuenen gainean
Martin Duhalde
1809

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Meditacioneac gei premiatsuenan gainean, Martin Duhalde (faksimilea). Hordago, 1978.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XIV. EGUNA

Gizonendako ikhustateaz,
edo errespetu umanoaz

 

        I. PHONDUA. Munduak baderasa, eta erasiko du nere bizitzea ebanyelioaren arabera erregelatzen badut: utzazu mundua erasterat. Ala zoro batzuen erasiek debekatu behar othe zaituzte zu, zure eginbidea egitetik, zuhur ta prestu izatetik? Ordean zer erranen du munduak, ezpadut orai artean bezala hantatzen, ezpanaiz ibiltzen dosteta harro hetan, edo neretzat galgarri direla sentitzen dudan lagun hekiekin, hausten baditut adiskidetasun izurritsu hek, onthasun gaizki bildu hek eskuetarik uzten baditut, maiz kofesatzen banaiz, debozionezko bizitzea besarkatzen badut? munduak zer erranen duen? jende zuhurrek erranen dute, gizonen baino Jainkoaren beldurrago zarela, ta goraki laudatuko zaituzte: gaxtaginek berek ere, bere bihotzean bederen, prezatuko zaituzte, ta erranen dute, arrazoin duzula, eta ororen buruan, zer dihoatzu zuri, munduak zer nahi derasan, baldin zure eginbidea egiten baduzu, ta Jainkoaren gogorako balin bazare?

        II. PHONDUA. Eta zer? giristino on, prestu ta debotzat atxikia izateaz ahalge izanen duzu? Zer lazakeria, Jesu-Kristoz ta haren ebanyelioaz ahalgetzea! Erregen eta bertze handien zerbitzariek ohore batentzat daukate bere nausien libraiak ekhartzea; eta zuretzat Jesu-Kristoren libraiak ahalkagarri izanen dire? nekhazale aphalenek ere goraki erakhusten dute zer ofizioetako diren; eta giristino bat ahalka dadila bere giristinotasunaz, Jesu-Kristoren egiazko diszipulu izateaz, alde guziz haren gogora bizitzeaz! o! ikhara gaiten! Jesu-Kristok eztu beretzat ezagutuko harena izateaz gizonen aitzinean ahalgetu ditekenik; berak erran du.

        III. PHONDUA. Eta zer? Jesus adoragarriak othe du deus ahalkagarririk? Haren izena izen laidotsu bat othe da? desohore bat othe da haren erranen eta eginen arabera bizitzea? Etzare ahalge, lohi, arnegari, burholari, harro, arin, mundutar izateaz; menturaz ere holakoa izate loria zaitzu: eta ahalgeturen zare, garbi, modest, erretiratu, prestu, debot izateaz; ororen buruan, eta mundutar zoroek zer nahi erasiko badute ere, gizon ohorezkoena da Jainkoa leialkienik zerbitzatzen duena, harena izateaz batere ahalgetu gabe.

        Ikhusazu ea munduko itxura hark etzaituenetz izitzen, etzaituenetz urruntzen giristino bezala ditutzun eginbiden bethetzetik, egin nahi zintuzken asko ongi egitetik, Jainkoak gogora ematen dautzun bezala bizitze debota besarkatzetik, eta hori balin bada, orhoiturik Jainkoa dela zure nausia, eta ez mundua, Jainkoak behar zaituela jujatu, eta ez munduak, ostika zazu mundu zoro, Jesus maitearen etsai gaxto hura; eta haren erasiez konturik iduki gabe, bizi zaite alde guziz Jainkoari ongi zajon bezala.

        Eznaiz ez ebangelioaz ahalgetzen, zioen Jaundone Paulok.

        Gurutzearen seinalea bere kopetan dakharkena ezta deusez ahalgetu, ez deusen beldur izan behar, dio San Agustinek.

 

aurrekoa hurrengoa