www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Meditazioneak gei premiatsuenen gainean
Martin Duhalde
1809

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Meditacioneac gei premiatsuenan gainean, Martin Duhalde (faksimilea). Hordago, 1978.

 

 

aurrekoa hurrengoa

X. EGUNA

Salbamenduaren arthaz

 

        I. PHONDUA. Salbamendua da, ongi mintzatzerat, gizonaren egitekoa lurraren gainean; gainerako guziak ezjeusentzat kontatu behar dire. Erregen egitekoak, gorthetako itzuliak, gerlak, bakea, erresumak galtzea edo irabaztea, haur-dosteta batzu dire salbamenduko egitekoaren aldean. Gizonaren egiteko premiatsua, egiteko bakharra da Jainkoa zerbitzatzea ta bere salbamendua egitea. Hortan datza gizonaren onthasun eta zorion guzia. Ezliteke nor bere adimenduaz baliatzea, ezliteke gizon izatea, egiteko handi horren gainean arthagabea izatea, horren ondoreak bethikoak izan behar direnazkero, hortarik nola atherako den nihork eztakienazkero, eta behin huts egiten bada, ezin errepara ditekenazkero. Zer itsumendu, zer erhokeria, ez bilhatzea bizitzea baizen, eta seinduki bizitzeaz konturik ez idukitzea; bere ahal guziak egitea onthasun biltzeko, eta hain guti egitea bere arima salbatzeko! Gizonak irabaz eta bere baleza ere mundu guzia, zer balia lekioke hori, baldin bere arima galtzen badu?

        II. PHONDUA. Diren gauza guziak gure salbamendukotzat eginak dire: alfer gerthatzen dire beraz, hortarakotzat baliatzen ezgarenean hetaz. Hala norbait ez-antsiatzen denean bere salbamenduaren gainean, ihuzkiak ezluke haina argitu behar, lurrak ezluke harentzat fruiturik ekharri behar; aingeruek alde bat utzi behar lukete; edo hobeki errateko, ezdeuserat bihurtu behar liteke. Jainkoarentzat bizi eztenak, eztu merezi bizitzea; zeru-lurrak haren kontra harmatu behar litezke, ifernuak iretsi behar luke: horra haren merezia.

        III. PHONDUA. Bizkitartean, o! zoramendua, bortan dire giristino gehienak; bertze egiteko guziez kontu handi daukate; salbamendua da bakharra, ez-axolarekin behatzen diotena. Diru hura balia-arazi behar da; alhor hek onthu behar dire; etxe hekien errantak goratu behar dire: horiek guziak bai, eta deusik ez salbamenduarentzat. Bertze gauzetan zenbait kalte gertha dadin, hain minki sentitzen da; eta zerua galtzeak batere eztu ukitzen. Deus ezta guphida gorphutzarentzat, soinekoentzat, atseginentzat, eta deus ezta egin nahi menderen-mende bizi behar den arima batentzat. Daramagun bizitzeari behatu, ta erran liteke gure arima eztela gurea, gure etsairik handienarena dela, abre baten arima dela; edo hobeki erran liteke, eztugula arimarik, ezperen eztugula galtzekotzat baizen.

        Harzazu xedea, bainan zina ta bethikotz, zure salbamendua, zer nahi gosta behar izana gatik ere, bai eta zure bizia eman ta zure odola isuri behar baizinu ere. Sar zaite aita seindu Benito hama-bigarrenaren sentimenduetan. Errege batek galdetu zioenean zerbait, ongi etzenik, ihardetsi zuen bi arima banintu, nonbait hor, baten sakrifizioa egin nezaken, hari atsegin egiteko: eztut ordean arima bat baizen, eta hau eztut galdu nahi deusengatik ere.

        Ororen buruan ezta gauza bat baizen behar-beharrik, dio Jesus Jaunak.

        Deusik ezta irabazirik, salbamandua ezpada egiten; guziak galtzen dire, arima galtzen bada, dio San Lukeriok.

 

aurrekoa hurrengoa