www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Meditazioneak gei premiatsuenen gainean
Martin Duhalde
1809

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Meditacioneac gei premiatsuenan gainean, Martin Duhalde (faksimilea). Hordago, 1978.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXIV. EGUNA

Jainkoa baithango fidantziaz

 

        I. PHONDUA. Miriku bati fidatzen gaizko osasunaz; hauzi bat dugunean, abokat baten gainean kontatzen dugu hartarik ongi atheratzeko; itsuak bere bizia bera bere aitzin joatearen, askotan haur baten eskuetan ezartzen du; orobat zakhur batez bidatzen da. Ez othe da bada miletan arrazoinago Jainkoarrn gainean konta dezagun, eta gauza guzietan hartaz bidatzerat utz detzagun gure buruak? Jainko guziz botheretsuak ahal du ahalik aski, guri behar ditugun laguntza guzien emateko. Aski zuhur ahal da, gu nola ta zer bidez lagundu jakiteko. Bada haren ontasunaz eztezakegu gehiago duda. Maite ditu egin dituen gauzak, eta guziez artha hartzen du, dio Iskritura sainduak. Bekhatorei berei ere, mundu huntan direno, urrikalmendurekin behatzen deraje; hetaz ere artha hartzen du, nahiz eta noizpait bederen haren ganat itzul ditezen. Nork eztu bada fidantzia ukhanen halako nausi baten baithan?

        II. PHONDUA. Jainkoak hedatzen du bere probidentzia xinhaurrietaraino eta ulitxetaraino. Zeren beldur izan ditezke beraz, Jainkoaren beraren idurira eginak diren, ta Jesu-Kristok bere odol sakratuaz erosi dituen arimak? Jainkoak bazkatzen ditu, hura ezagutzen eztuten sinhets-gabeak; ongi-eginez bethetzen ditu, haren izen seindua blasfematzen duten gaxtagin sakrilejoak: zer eztu beraz eginen, hura ezagutzen, maithatzen ta lejalki zerbitzatzen duten kristauentzat?

        III. PHONDUA. Gure egitekoak segurki ere hobeki izanen dire Jainkoaren eskuetan, ezen-ez guretan. Utz dezagun hura egiterat ta fida gakizkon gure aita ta gure ama da denbora berean. Aita guzietako hoberena, ama guzietako samurrena. Bere umentzat duen bihotz-ontasunak erakhartzen du hetaz artha hartzerat. Hitz eman dauku lagunduko gaituela; eztio segurki huts eginen bere hitzari. Zeru-lurrak lehenago suntsituko dire, Jainkoak, haren baithan bere fidantzia ezarria daukan arima lejal bat galtzerat utziko duen baino lehen.

        Zunda zazu zure bihotza, eta ikhusazu ea baduzun Jainkoa baithan Jesu-Kristoren merezimenduek galdetzen duten bezalako fidantzia bat. Egia da, mundu huntako onak, osasuna, bizitze luzea, onthasunak, eztauzkitzu Jainkoak seguratu; askotan hetaz gabetzen gaitu gure arimen on handiago batentzat. Bainan salbamenduaz denaz bezenbatean ukhazazu haren baithan esperantza oso bat, sekulan kordokatu gabe, nola-nahikoa izan dadin zure bizitze iragana: Jainkoak egiazki nahi du zure salbamendua, mundu huntan zareno.

        Zu zare nere Jainkoa, ta zure eskuetan da nere zortea, zioen Errege profetak.

        Egotz zaite Jaunaren besoetarat; ezta ez urrunduren, zu erortzerat uzteko, dio San Agustinek.

 

aurrekoa hurrengoa