www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Meditazioneak gei premiatsuenen gainean
Martin Duhalde
1809

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Meditacioneac gei premiatsuenan gainean, Martin Duhalde (faksimilea). Hordago, 1978.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XIII. EGUNA

Bihur-ondeaz edo Konbersioneaz

 

        I. PHONDUA. Egiazki sobra luzatzen dut nere Jainkoari ematea, bederen behar liteken eta noizpait emateko gogoa dudan bezain osoki badirudi haren ihesi ta haren eskuetarik yoan nahiz nabilala; eta zer? gaitz edo gaizki bat othe da Jainkoarena izatea? ahalgetzeko gauza bat othe da bizitze ahalkagarri bat uztea? goizegi eman othe ninteke mugarririk gabe maithatua izatea merezi duen edertasun baten maithatzen? bihar, bihar, diot, eta zertako ez egundanik? zertako ez mement huntarik beretik? Bihar nere gatheak hausteko erretxagoak izanen othe dire, edo nere bihotza onera itzuliagoa? Ez segurki ere: bertze gauza guziak flakatzen ditu denborak; bainan ohitura gaxtoak borthizten ditu; erremedioak hartzea luzatuz, gaitza nausitzen da, askotan ere bai ondoan ezin senda diteken gisan.

        II. PHONDUA. Zerk debekatzen gaitu bihotzez aldatzerat deitzen gaituen bozari ihardestetik? Zerk izitzen gaitu? dudagabe zerbait gosta behar da bizitzez aldatzeko: ordean ez othe da deus, Jainko gurutzefikatu bat adoratzen duen ta parabisu bat higurikitzen duen giristino bat lotsatu behar duenik? Balin bada deus ikharatu behar gaituenik, hura da Jainkoak ematen deraikun graziez ez baliatzea. Hortaz merezitzen duguna da, gu ganik urrun dadin ta bere graziez gabe gaitzan, ta hala gerthatzen bada, zer izanen da gutaz?

        III. PHONDUA. Bethi gerorat luza! Bainan gero hura nere eskuko othe da? haren jabe othe naiz? Jainkoak higurikitzen daut, hala da; iskriturak ere dio: eztu ordean erraten zenbat denbora dudan oraino bizitzeko, edo noiz-artean higurikiko dautan Jainkoak. Penitentzia egiten dutenei barkhamendua agindu deraie, ez ordean biharamunik nihori ere. Zer zorakeria beraz mentura baten gainean kontatzea salbamenduko egitekoarentzat, oraiko denbora, bakharra gure eskuko duguna, alferretan galtzerat utziz!

        Ikhusazu zer den xuxentzekorik eta korrejitzekorik zure bizitzeko maneran, eta emozu kontu orai beretik: ikhara zaite ikhusteaz, gehiago luzatzen baduzu, sekulan ez korrejitzeko zer hirriskutan yartzen zaren.

        Gogo zina hartu dut; orai beretik, osoki ta bethikotz ematen naiz Jaunaren zerbitzatzen, zioen Dabitek.

        Eztiteke segurantza ta prekozione sobrarik har, eternitate batez denean egiteko, dio San Gregoriok.

 

aurrekoa hurrengoa