www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Meditazioneak gei premiatsuenen gainean
Martin Duhalde
1809

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Meditacioneac gei premiatsuenan gainean, Martin Duhalde (faksimilea). Hordago, 1978.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XVI. EGUNA

Graziez baliatzeaz

 

        I. PHONDUA. Oi! ongi ezagutzen bagindu Jainkoak ematen deraikun grazien balioa! ala bertzelako artha baikinuke hetaz ongi baliatzeko! bada jakin behar dugu, eztugula errezebitzen graziarik batere, gogoramendu on bat baizen ezpalitz ere, Jesu-Kristok bere odol guziaren gostuz merezitu eztaukunik, eta bere aitari gurutzearen gainean hiltzen zela eskatu eztioenik. Beraz errezebitzen ditugun salbamenduko laguntza guziek, gure izpirituetan sortzen diren gogoeta onek, gure bihotzetan sentitzen ditugun ongizako gonbiduek, eta gainerakoek, Jesu-Kristoren odola dute balio; eta hekiei ez ihardestea da Jainko-gizon haren odol sakratua ostikatzea, eta haren heriotzea alfer gertha-araztea.

        II. PHONDUA. Jainkoari zordun gaizko, ez xoilki ematen deraikun graziaz, bainan bai oraino eman gogo zeraikunez, eta guk trabarik ez pharatzerat, emanen zeraikunez ere. Iguzkiak argitzen duenean, guk leihoak zarratzen baditugu, ezkaizko gutiago zordun bere argiaz, gure eskuan denazkero hartaz baliatzea. Oi! zer kontu ikharagarri galdetuko daukun Jainkoak ematen deraikun eta eman gogo zeraikun hanbat graziez!

        III. PHONDUA. Badu behar bada hanbat denbora, hamar urthe, hogoi urthe Jainkoak behartzen gaituela zenbait ongi egiterat, mundutik urruntzerat, banitatezko aire, moda ta jaunztura hek uzterat, adiskidetasun galgarri edo sobraniako hek hausterat, sakramenduetarat maizago hurbiltzerat, othoitzari, ta bertze debozionezko egintzei hobeki jarraikitzerat, asko huts xumetarik zentzatzera: zenbat aldiz ezkare halako asko phonduren gainean behartuak izan, dela Jainkoaz beraz, guri bihotzerat mintzatuz, dela gure kofesorez? Bizkitartean horietarik deus eztugu oraino; bederen oraino asko gelditzen zaiku egiteko. Zer bada? hanbat denboraz Izpiritu Seinduaren eskolan, eta deusik ez ikhasten! hanbat aldiz abisatuak, behartuak, mehatxakatuak, eta halarik ere deusik ez egiten! gauzaren harrigarria! nolakoa den gure bihotz-gogortasuna! orhoit gaiten bada Jainkoa dela hartzedun zorrotz, egiten dituen emaitzez kontu hertsi bat galdetzen duena, eta nihor, ez bizian, ez hilean, ezin itzur dakiokena; baldin ezpagitu berehala bortxatzen zor dioguna pagatzerat, hertsiki galdetuko deraiku intresak, eta intres hek hanbatez izanen dire handiagoak, zenbatez grazia gehiago ematen baitauku, eta pairu gehiago hartzen baitu gure alderat. Orhoit gaiten, eta ikhara gaiten orhoitzeaz, Jainkoak bere graziak ematean, atxikitzen duela neurri bat, zeina bethezkero, guganik urruntzen baita. Hala dio berak Isajas profetaren ahoz: hanbat artha hartzen dut arima hortaz, hanbat egin dut hori nahiz ongian arras finkatu, eta guziak alferretan; bego bere gisa bere zorigaitzean. Hala dio Jesu-Kristok ere: eremanen zaitzue Jainkoaren erresuma, erran nahi da, salbamenduko laguntza, eta emanen zajo haren araberako fruituak ekharriko dituenari. Eta zer da arrazoinagorik, argiaz zerbitzatu nahi eztenari, argia khen dakion baino? Laborari batek ere, lur-pheza bat asko urthez eta gastu handiak eginik lantu eta ontu duen ondoan, ezpadu handik fruitu onik biltzen, ez othe du alde bat utziko? eta Jainkoa hortaratzen bada gure alderat, merezi dugun, eta mehatxatzen gaituen bezala, zer izanen da gutaz, bai denboran, bai eternitatean? Ai, Jauna, lehenago bertze edo-zein zigorrada, othoi, zu niganik urruntze ta zure graziez gabetze hori baino.

        Eskerrak emotzu Jainkoari eman dauzkitzun grazia guziez; barkhamendu eska zakizko zure deslejalkeriez. Adi zazu orai zer galdetzen duen zu ganik, eta zaren beldur alde bat utz zaitzan, baldin ezpaduzu obeditzen.

        Hainitz ematen zajonari, hainitz galdetuko zajo, dio Jesu-Kristok.

        Grazien ondoan dathor jujamendua, eta hartan Jainkoa zorrotz izanen da, bizi gareno bere graziak ematean nasai denaren eredura, dio San Gregoriok.

 

aurrekoa hurrengoa