www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Meditazioneak gei premiatsuenen gainean
Martin Duhalde
1809

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Meditacioneac gei premiatsuenan gainean, Martin Duhalde (faksimilea). Hordago, 1978.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXV. EGUNA

Jainkoarendako maithaguneaz edo amodioaz

 

        I. PHONDUA. Jainkoak maitatu gaitu bere seme maite bakharra guretzat emateraino. Deus hoberik ukhan balu, orobat emanen zuen; ez othe du hortan aski pagatu guganik galdetzen duen maithagunea? ontasun aphur bati badagoko maithatua izatea; zertako eztugu maithatuko ontasun mugarririk eztuen bat? ala zeren den mugarririk gabea, gelditzea othe da maithagarri izatetik?

        II. PHONDUA. Jainkoak manatzen dauku maitha dezagula: gauza gogor bat othe da bada, mugarririk gabe maithatua izatea merezi duen edertasun bat maithatzea? nolakoa liteke gure sorhajotasuna, ezpaginu halako izate bat maithatzen, gure lagunen alderat hain bihotz-isuriak garen denboran! Jainkoak manatzen dauku, maitha dezagula bihotz guziaz; eta bihotz xume, hertxi hau sobra othe da hain Jainko handi, hain maithagarri batentzat? nere bihotzaren edo-zein pharte eman diozogun, ezta aski, ezpadiogu guzi-guzia ematen. Eztugu beraz gure bihotzetan iduki behar maithagunerik batere Jainkoaren desgogorako ditekenik, ez hari zor diogun maithagunea guti dezakenik, eta maithatu behar ditugun guziak ere haren gatik ta haren baithan behar ditugu maithatu.

        III. PHONDUA. Maitha dezaket Jainkoa, nahi badut, munduko etsai eta ifernuko debru guziek ez naute hortarik debekatuko, nerorrek zinez nahi badut; eta hala bethi nere salbamendua nere eskuan izanen da, gainerakoan zein nahi hersturetan eta eskasietan izanen banaiz ere, zeren Jainkoa maithatzeari baitatxeiko salbamendua. Berriz Jainkoa ez maithatzea ifernua bera baino gaitz handiago bat da; eta ezta damnaturik bere burua dohatsutzat iduk ezlezakenik, elemenia bat mende thormenta hetan iragan ondoan ere Jainkoa egiazki maitha balezake; horrek seindutarat alda lezake. Benedika dadila Jaunaren ontasun mugarririk gabea, zeren manatzen daukan maitha dezagula, hori bera ezpalitz bezala gutizia dezakegun onik baliosena ta zorionik handiena.

        Ukhazatzu ta suntsi zure bihotzetik Jainkoarendako maithaguneaz bertze maithagune guziak, eta egizu ahal dagizun entsejurik handiena, Jainkoa maithatzeko gauza guzien gainetik eta bihotz guziaz.

        Ezpadut Jainkoarendako maithagunea, gainerako guziak ukhana gatik ere, deusik eznaiz, dio Jaundone Paulok.

        Herabe baginen lehenak Jainkoa maithatzerat, ezkaiten bederen herabe izan haren maithatzerat ordainez eta lehenik bere aldetik hanbat maithatu gaituen ondoan, dio San Bernatek.

 

aurrekoa hurrengoa