www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Meditazioneak gei premiatsuenen gainean
Martin Duhalde
1809

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Meditacioneac gei premiatsuenan gainean, Martin Duhalde (faksimilea). Hordago, 1978.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXVII. EGUNA

Lagunaren Maithaguneaz

 

        I. PHONDUA. Jainkoa maithatzeko manamenduaren ondoan dathor laguna maithatzeko manamendua; eta bigarren manamendu hau lehenaren iduriko da, dio Jesu-Kristok. Beraz laguna maite eztuenak, eztezake erran egian Jainkoa maite duela. Gainerakoan nahi bezain sainduki bizi gaiten, nahi bezenbat egintz on egin dezagun, guziak deusik eztire, deus etzaizkigu baliatzen laguna maithatu gabe; hori gabe, martirioa bera arbujatzen du Jainkoak.

        II. PHONDUA. Hori da nere manamendua erran zerajen Jesu-Kristok bere apostoluei, alkhar maitha dezazuen, nik maithatu zaituztedan bezala. Nere lagunek, hulakoak edo halakoak, ezpalute ere deus maithagarririk: ezlakiket hekien maithatzeko aski izan behar, jakitea Jesu-Kristok maithatu izan dituela? ontsa delikatua ninteke ezpaneza maitha Jainko-gizonak bere bizia bera baino gehiago maithatu duena.

        III. PHONDUA. Lagunaren maithagunea giristinozkoa ta manatua zaikun bezalakoa izatekotz, izan behar da surnaturala. Ezta aski norbait maithatzea, zeren den gure ahaidea, zeren ongi egiten daukun, zeren duen edertasun, jakitate edo holako zenbait kalitate ta gisatasun on: hori liteke paganoek bezala maithatzea. Bainan giristino batek lagunak maithatu behar ditu Jainkoa baithan eta Jainkoa gatik, zeren Jainkoak hala manatzen duen, zeren diren Jainkoaren lanak eta iduriak, Jesu-Kristoren haurrideak eta mienbroak, giristinoak balin badire bederen, zeren zeruan gurekin batean Jainkoaz gozatzeko diren eginak. Arrazoin horiek kausitzen dire munduan bizi diren guzietan, eta hala diren guziak maithatu behar ditu giristino batek, baieta naturalezaren arabera higuin-garri litezkenak ere.

        Giristino baten maithagunea izan behar da maithagune seindu bat. Ikhusia da, norbait maithatzea hura bekhaturat hertxatuz, edo harekin behar ezten zerbait egitekotzat, eztela Jainkoa gatik, ez Jainkoa baithan haina maithatzea; hori liteke maithagune madarikatu bat, debruzko maithagune bat; hainak litezke elkharren etsai kruelenak elkharren borredoak, elkharrentzat debru batzu, baieta munduko borredo guziak baino, eta askotan ifernuko debru guziak ere baino izigarriagoak eta kruelagoak. Beraz giristino batek behar du guzien gainetik gutiziatu lagunaren arimako ona; beiratu behar da nihorik bekhatuko biderik ematetik, hura hazerregotan, jujamendu gaxtotan, medisenzietan, gormandizetan, zinetan edo burhotan eta desoneskerietan eror-araztetik, edo halako gauzetan hura laguntzetik: hortarik urrun, giristino batek behar du bere ahalaz bere laguna Jainkoaren zerbitzurat erakharri ta hartan finka-arazi, harentzat othoitz eginez, hari abisu onak emanez, Jainko-legea irakhatsiz, eta bereziki prestutasunezko exenpluak emanez.

        Giristino baten maithagunea izan behar da egintzazko maithagune bat. Ez, nere haur maiteak, eztezagula xoilki elkhar maitha hitzez eta mihiz, bainan bai egiaz eta egintzaz. Deusik egiten eztuen maithagunea, ezta maithagunea, dio San Gregoriok. Beraz lagunak egiazki maite baditugu, egin behar diotegu gure ahalen arabera behar duketen ongi guzia, arimari darontsona premiazkienik, eta gero gorphutzekotzat eta bizitze huntakotzat ere behar duketena.

        Azkenean gure lagunendako maithagunea izan behar da maithagune hazkar bat, hekien naturaleza bihurria, hekien eskasak, eginen dauzkiguten gaizkiak gutaz atxikiko dituzten erasia gaxtoak, altaratu gabe, jasonaraziko dauzkiguna, eta horien eta hekien ez maithatzeko ekhar ditezken aitzakia guzien kontra Jainkoa gatik guziak maitha-araziko dauzkiguna. Jasanatzue batek bertzearen kargak, dio Jaundone Paulok, eta hala betheko duzue Jesu-Kristoren legea.

        Holakoa behar da izan lagunarendako maithagunea, iskritura sainduan hain hertsiki manatua zaikuna, ta hain ederki laudatua dena. Holako maithaguneari egiten zaizko agintzik ederrenak. Karitateak estaltzen eta borhatzen ditu bekhatuak, nahi bezain oste handitan izanen badire ere, dio Jaundone Petrik. Bere laguna maite eztuena, hila datza, dio Jaundone Joanik: bainan guk badakigu bekhatuko heriotzetik iragan garela graziazko bizirat, zeren lagunak maite baititugu.

        Horiek aditurik bada eta lagunaren maithatzeko ditugun bertze arrazoinak ongi phisaturik, bethe zaite egiazko maithagunea zure lagun guzien alderat; egizu bethiere Jainkozko prestugune horrek galdetzen duena, eta zorrozki beira zaite deusetan ere horren kolpatzetik.

        Bere laguna maite duenak, lege guzia bethetze du, dio Jaundone Paulok.

        Karitate xoilak berexten ditu Jainkoaren umeak debruaren umetarik, dio San Agustinek.

 

aurrekoa hurrengoa