www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Meditazioneak gei premiatsuenen gainean
Martin Duhalde
1809

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Meditacioneac gei premiatsuenan gainean, Martin Duhalde (faksimilea). Hordago, 1978.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XI. EGUNA

Bekhatuaren higuntzaz

 

        I. PHONDUA. Zer kalte, Jainko bat galtzea! gizonek ondiko handi batentzat daukate, bere buruak dohakabetzat dauzkatzite, zenbait gerthakari gaxtoz bere onthasunak galtzen dituztenean: zer da bada mugarririk eztuen onthasun bat galtzea? Bai legez dohakabea arima, bekhatuaz Jainko bat galtzen duena! bainan ere dohakabeago arima, Jainko baten galtzea ezdeustzat kontatzen duena!

        II. PHONDUA. O! bekhatua, ala frangoki bai habila gizonen artean! bainan, oi! ala gizonek guti ezagutzen baihaute! zer bekhatu oste ezta egiten ezagutza osorekin? Eta bertze zenbat ezta egiten ezagutzarik gabe? Zer arrazoin eztugu errege profetarekin batean errateko: ah, Jauna, barkha dietzagutzu, ezagutzen ditugun bekhatuak bezala, ezagutzen eztitugunak ere, gerorrek egin ditugunak bezain ongi, bertzei eragin diotzotegunak ere? Jainko, bere izatez ontasuna bera denak, mugarririk gabe hastio du bekhatua, baieta bekhatorea ere bekhatua gatik. Aphur bat higuntzea da, norbaiti gaitz aphur bat nahi izatea: hiltzeraino higuntzea da, norbaiti heriotzea nahi izatea. Zer da bada mugarririk gabe higuntzea? Hori da gauza bat, ezin erran, ezin gogoan har diteken bezain ikharagarria. Eta zeren beldur izanen gare bada, Jainko guziz botheretsuaren higuntz izigarri haren beldur ez izatekotz?

        III. PHONDUA. Legez ikhuskari harritzeko bat da galbarioko mendian iragaten dena. Bizkitartean graziaz gabetua den arima bat ikhustea lazgarriago da, Jainko bat gurutzean hitzen ikhustea baino. Jesus ezta hiltzen, bekhatua suntsizeko baizen; bekhatua gaitz izigarriago bat dela zajo, herioa bera baino.

        Sar zaite egiazko urriki minetan zure bekhatuen gainean. Kalte guzietako handiena da, grazia galtzea; hartaz bakharrik egin behar da nigar: kalte guzietako handiena den bezala, hura da ere bakharra nigarrez errepara ditekena.

        Zer gelditzen zaitzuk orai bekhatuetarik, hek eginak izanaz duzuen ahalgea ta urriki khiretsa baizen, dio Jaundone Paulok.

        Zorigaitz, o! nere Jainkoa! bekhatuaz, zu galdurik, zu baino zerbait hoberik kausitu uste duen arima itsu, arima zoroari, dio San agustinek.

 

aurrekoa hurrengoa