Utzidazu karmina kentzen
Urtzi Urrutikoetxea

Kutxa, 2000

 

 

HIZTUN BERRIEI

 

Ned Maddrellek idatzi dit bart;

erronkarieraz mintzo da

duintasun gaelikoa galdu barik

 

Ellan Vannin

Maneko uhartea bisitatu behar ei dut

Internetek ez daki zer den elurra Snaefellen

mooinjer veggey

lehen urratsa

Haur eskola gura luke Uztarrotzen

 

Nola whisky kopa bat eskaini Fidela Bernati

Hiru errege eta zazpi erresuma ditugu gure gain

 

Zazpigarrenean

aztiak galtzagorriak sorginak

amandreak iratxoak maitagarriak

ingumak surtondotik bide bazterrera jauzi eginda

urrezko txanponen lapikoari

zirrikitu txikia egin ziotela aitortu dit

lar txikia

galdategitik ere,

firu doratuak

luze josi ahal izateko.

 

Utzidazu karmina kentzen
Urtzi Urrutikoetxea

Kutxa, 2000